Bret Easton Ellis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bret Easton Ellis
Ellis.jpg
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1964ko martxoaren 7a (54 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Bennington College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, podcasterra eta kazetaria
Lan nabarmenak Less Than Zero
American Psycho
Influentziak Honoré de Balzac, Don DeLillo eta William Faulkner
Genero artistikoa satira
IMDb nm0254735
http://www.randomhouse.com/kvpa/eastonellis/
Ellis-signature.jpg

Bret Easton Ellis (Los Angeles, 1964ko martxoaren 7a) estatubatuar idazlea da.

Hogei urte zituela, Less than Zero (1985) idatzi zuen. Lehen pertsonan idatzitako lana da, eta guraso aberatsen diru-gehiegikeriaren ondorioz asperturik eta galdurik bizi diren Hollywoodeko gazteen bizimodua azaltzen du. Gaien gordintasunak, batere apaindurarik gabeko estilo lehorrak, etorkizunik ezak eta pertsonaiek bizi duten miseria moralak eragin handia izan zuten irakurleengan, eta eleberria best-seller bihurtu zen 1980ko hamarraldian. Liburu hori argitaratu eta hiru urtera, The Rules of Attraction (1987) argitaratu zuen, lehenengo lanaren segida moduko bat. 1991n, American Psycho idatzi zuen, izugarrizko eskandalua eragin zuena. Lan horretako pertsonaia nagusiak, Patrick Batemanek, diru asko irabazten du, eta 1980ko hamarraldiko gizon idealaren araberakoa da, baina emakume gazteak torturatzen eta hiltzen ditu gauez. Lan horrek eztabaida izugarria eragin zuen, eta berehala izan zen best-sellerra mundu osoan. Gero, kontakizun-bildumak argitaratu zituen: The Informers (1994) eta Glamorama (1998). Azken eleberri horretan, New Yorkeko artisten bizimodua azaltzen du. Orduz geroztik, Lunar Park (2005) eta Imperial Bedrooms (2010) idatzi ditu. Zinemara eraman dira Less than Zero, The Rules of Attraction, American Psycho eta The Informers.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bret Easton Ellis Aldatu lotura Wikidatan