Bristol Bears

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bristol Rugby» orritik birbideratua)
Bristol Bears
Izen osoaBristol Rugby Football Club
Ezizena(k)Bears ("hartzak")
HiriaIngalaterra Bristol, Ingalaterra
Sorrera1888
Kirol zelaiaAshton Gate Stadium
(Edukiera: 27.000)
PresidenteaIngalaterra Steve Gorvett
EntrenatzaileaZeelanda Berria Pat Lam
LigaIngalaterrako Liga
2022-239.a
Webguneawww.bristolbearsrugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Bristol Bears (izen ofiziala, Bristol Rugby Football Club) Ingalaterrako Bristol hiriko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1888an sortu zen hiri bereko Carlton club eta Redland Park taldeek bat egin zutenean. XX mende hasieran Ingalaterra eta Gales inguruko talde indartsuetakoa izan zen.

1987an Ingalaterrako liga sortu zenean Bristol lehen mailan kokatua izan zen. 1998 artean bertan egon zen, emaitzarik onena 1994ko laugarren postua izan zuen. Ordutik aurrera lehen eta bigarren mailen artean ibili izan da. 2007an hirugarren egin zuen. 2009an maila galdu eta ordutik Championship (2. mailan) aritu da. Bost aldiz izan da liga erregularreko txapelduna baina beti ere play-offetan kanporatua izan ondoren, 2016an titulua lortu eta Premiership (1. mailara) itzuli zen, baina urte bakarra egin zuen bertan.

2018an Bears ("hartzak") ezizena ofizializatu zuen taldeak. Taldearen armarrian ere hartza ezarri zuen. 2020an aurreneko titulu handia irabazi zuen, European Challege Cup. 2021ean Ligako fase erregularrean aurrena izan zen baina play-offetan ez zuen finalera sailkatzerik lortu.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]