Harlequin FC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harlequin FC
Izen osoa Harlequin Football Club
Hiria Ingalaterra Londres, Ingalaterra
Sorrera 1866
Kirol zelaia Twickenham Stoop
(Edukiera: 14.816)
Presidentea Irlandako Errepublika Conor O'Shea
Entrenatzailea Ingalaterra Mark Mapletoft
Liga Ingalaterrako errugbi txapelketa
2015-16 7.a
Webgunea www.quins.co.uk
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
London Waspsen aurkako partida.

Harlequin FC edo Quins (izen ofiziala, Harlequin Football Club) Ingalaterrako Londres hiriburuan sorturiko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1866an Hampstead Football Club sortu zuten Londres iparraldeko Eton and Middlesex Tavern pubean baina hurrengo urtean zuzendaritza taldearen arteko desadostasunen ondorioz taldea bitan banatu zen eta Wasps FC sortu zen. Hampsteaden izena aldatu beharra izan zuten eta HFC hizkiak errespetatzeko Harlequin Football Club izena hartu zuten.

1991eko Munduko Errugbi Txapelketako finalean taldeko zortzi jokalari aritu ziren, inoiz talde batek izan duen presentziarik handiena, zazpi Ingalaterrarekin jokatzen eta zortzigarrena Australiarekin. 1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren.

Ez du heinekekn Kopako finalik jokatu baina Europako bigarren txapelketa kontsideratzen den European Challege Cup gehien irabazi dituen taldea da. 2009an odol tranfusioen auzian nahasturik egon zen taldea, Bloodgate izena eman zitzaion auziari. Ordutik aurrera zikindutako izena berreskuratzeko lanetan aritu da eta hainbat titulu lortu ditu gainera.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harlequin FC Aldatu lotura Wikidatan