Edukira joan

Ingalaterrako errugbi txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingalaterrako errugbi liga
Premiership Rugby
Sorrera1987
Eremua Ingalaterra
Taldeak10
Maila1
IgoeraRFU Championship
Garaipen gehienLeicester Tigers (11)
TxapeldunaNorthampton Saints (2025-26)
Webguneawww.premiershiprugby.com

English Premiership Rugby (Ingalaterrako errugbi txapelketa) Ingalaterrako errugbi talde profesionalek urtero jokatzen duten txapelketa da. Frantziako Top 14, Pro 14 eta Super Rugby ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte. Talde onenak Europako txapelketa nagusiak diren Heineken Cup eta European Challege Cup jokatzeko sailkatzen dira. Leicester Tigers da txapelketa gehien irabazi dituen taldea.

1987an Courage League abiatu zen. Bath, Bristol, Coventry, Gloucester, Harlequins, Leicester Tigers, Moseley, Nottingham, Orrell, Sale Sharks, London Wasps eta Waterloo izan ziren liga osatu zuten taldeak. Hasieratik Bath eta Leicester Tigers nagusitu ziren. Hurrengo hamarkadan London Wasps gehitu zaie.

1996-97 denboraldian txapelketa profesionala bihurtu zen. Babesleak eskuratu zituzten taldeek aurrera egin zuten baina beste askok uko egin beharra izan zioten txapelketari.

2000-01 denboraldian berrikuntza garrantzitsu bat ezarri zuten. Liga erregularra bukatu ondoren lehenengo zortzi taldeen arteko play-offak antolatu ziren eta finaleko irabazlea izendatu den txapeldun. London Wasps play-offetako espezialista bihurtu da eta liga erregularrean indartsuena izan gabe lau aldiz lortu du txapeldun izatea.

2019-2020 denboraldiak COVID-19 pandemiaren eraginez etena izan zuen eta Ligaren amaiera abuztutik urrira artean jokatu zen.

2022-23 denboraldian diru arazo lartriengatik bi taldek ez zuten Liga amaitzerik izan (Wasps eta Worcester Warriors) eta London Irishek ere arrazoi ekonomikoengatik uko egin zion hurrengo denboraldian parte hartzeari. Horren ondorioz 2023-24 denboraldiko liga hamar taldek osatu zuten.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Leicester Tigers
11 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bath Rugby
7 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
London Wasps
6 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Saracens
6 Liga
Leicester Tigers eta Bath Rugbyren arteko partida.
Leicester Tigers eta London Waspsen arteko partida.
Saracens eta Gloucesterren arteko uztartzea.
Gloucester eta Harlequinen arteko partida.
Northampton Saintseko jokalaria zigor kolpea exekutatzen.

Liga (1987-2000)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaIrabazleaBigarrena
1987-88Leicester TigersLondon Wasps
1988-89BathGloucester
1989-90London WaspsGloucester
1990-91BathLondon Wasps
1991-92BathOrrell
1992-93BathGloucester
1993-94BathLeicester Tigers
1994-95Leicester TigersBath
1995-96BathLeicester Tigers
1996-97London WaspsBath
1997-98Newcastle FalconsSaracens
1998-99Leicester TigersNorthampton Saints
1999-00Leicester TigersBath

Txapelketa (2000- )

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaFase erregularrean
2000-01Leicester Tigers22-10BathLeicester Tigers
2001-02Gloucester28-23BristolLeicester Tigers
2002-03London Wasps39-3GloucesterGloucester
2003-04London Wasps10-6BathBath
2004-05London Wasps39-14Leicester TigersLeicester Tigers
2005-06Sale Sharks45-20Leicester TigersSale Sharks
2006-07Leicester Tigers44-16GloucesterGloucester
2007-08London Wasps26-16Leicester TigersGloucester
2008-09Leicester Tigers10-9London IrishLeicester Tigers
2009-10Leicester Tigers33-27SaracensLeicester Tigers
2010-11Saracens22-18Leicester TigersLeicester Tigers
2011-12Harlequins30-23Leicester TigersHarlequins
2012-13Leicester Tigers37-17Northampton SaintsSaracens
2013-14Northampton Saints24-20 (luz)SaracensSaracens
2014-15Saracens28-16BathNorthampton Saints
2015-16Saracens28-20Exeter ChiefsSaracens
2016-17Exeter Chiefs28-20London WaspsWasps
2017-18Saracens27-10Exeter ChiefsExeter Chiefs
2018-19Saracens37-34Exeter ChiefsExeter Chiefs
2019-20Exeter Chiefs19-13London WaspsExeter Chiefs
2020-21¹Harlequins40-38Exeter ChiefsBristol Bears
2021-22Leicester Tigers15-12SaracensLeicester Tigers
2022-23Saracens35-25Sale SharksSaracens
2023-24Northampton Saints25-21BathNorthampton Saints
2024-25Bath23-21BathBath
2025-26Northampton Saints26-17Exeter ChiefsNorthampton Saints
  • (luz), luzapenaren ondoren.
  • ¹ 2020-21 denboraldian COVID-19 pandemiak baldintzatu zuenez ez zen talderik jaitsi, bai ordea 2. mailatik igo eta onorioz 2021-22 denboraldian 13 talde izango dira maila gorenean.
TaldeaGaraipenakUrteak
Leicester Tigers111988, 1995, 1999, 2000, 2001, 2002, 2007, 2009, 2010, 2013, 2022
Bath Rugby71989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1996, 2025
London Wasps61990, 1997, 2003, 2004, 2005, 2008
Saracens FC62011, 2015, 2016, 2018, 2019, 2023
Northampton Saints32014, 2024, 2026
Exeter Chiefs22017, 2020
Harlequins FC22012, 2021
Newcastle Falcons11998
Gloucester Rugby12002
Sale Sharks12006

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]