Britannia (pertsonifikazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britannia (pertsonifikazioa)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Seme-alabakZealandia (en) Itzuli
Artikulu hau pertsonifikazio alegorikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Britannia (argipena)».

Britannia, britainiar nazioaren pertsonifikazioa da, erromatarren garaian sortu zutena.

Irudikapen honen aurrekaria brontzeko txanpon batzuk izan ziren, k.o. I. mendean - Hadrianoren agintaldian- egin zituztenak.[1] Elisabet I.aren erregealdian bilakatu zen Ingalaterrako pertsonifikazioa. John Deek, 1576ko General and Rare Memorials pertayning to the Perfect Art of Navigation bere lanaren lehenengo orrialdean, ertzean belauniko jarri zuen. Horrela erreginari Itsas Armada sendotzea eskatu zuen.[2] 1605ean Jakue VI.a Eskoziakoa Ingalaterrako errege bilakatu zenean, Londresen hainbat desfile egin eta horietako baten Britannia agertu zen:

« Britainia Handia irudikatzen duen muntaia triangeluar baten gainean, leku gorenean eseri ginen, ninfa zuzen eta eder baten siluetaren azpian, Britannia bera... »

Anthony Mundayren Triumphs of Reunited Britannia


Britainiar txanponetan Britaniaren lehen agerpena 1672ko farthing-etan izan zen, nahiz eta 1665etik aurrera modeloak egon ziren, eta ondoren penike erdia urtebete geroago.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Britannia on British Coins. Chard.
  2. Hewitt, Virginia. «Britannia (fl. 1st–21st cent.).» Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, Sept 2004

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]