John Dee
John Dee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1527ko uztailaren 13a |
Heriotza | Mortlake, 1609ko martxoaren 26a (81 urte) |
Hobiratze lekua | St Mary the Virgin, Mortlake (en) |
Familia | |
Aita | Roland ap Bedo ap Dafydd Ddû ap John Dee |
Ama | Jane ferch William Wilde |
Ezkontidea(k) | Jane Dee (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint John's College (Cambridge) (1542 - 1546) Trinity College (1546 - 1548) Old University of Leuven (en) (1548 - 1550) |
Tesi zuzendaria | Gemma Frisius Gerhard Mercator |
Doktorego ikaslea(k) | Thomas Digges |
Hizkuntzak | latina ingelesa |
Irakaslea(k) | Gerhard Mercator |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, matematikaria, astronomoa, astrologoa, geografoa, kartografoa eta eskriba |
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
John Dee (Londres, 1527ko uztailaren 13a - Mortlake (gaur, Londresko zati bat), 1608ko abendua edo 1609ko martxoa) matematikaria, astronomoa, astrologoa, okultista, nabigatzailea, britainiar Inperioko zerbitzaria, eta Isabel I.a Ingalaterrako erreginaren aholkularia izan zen. Alkimia, igartzea eta hermetismoa ikertu zituen.
Zientzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzian eta magian izan zuen eragina, eta, beraz, apenas bereizten ziren. Garaiko gizon jakintsuenetako bat, Pariseko Unibertsitatean aljebra aurreratua irakastera gonbidatu zuten, hogei urte inguru besterik ez zituenean. Matematikaren defendatzaile handia eta astronomo errespetatua izan zen, baina baita nabigatzaile aditua ere, aurkikuntzen garaian Ingalaterrak egin zuen esplorazio-bidaietan biziki aktiboki parte hartu zuena. Eragin berezia izan zuen, Henry Billingsley bere lagunak 1570ean argitaratutako Euklidesen Elementuen lehen itzulpenerako idatzi zuen hitzaurreak.