Bryan Sykes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bryan Sykes
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBryan Clifford Sykes
JaiotzaEltham (en) Itzuli1947ko irailaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaEdinburgo2020ko abenduaren 10a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaEltham College (en) Itzuli
Bristolgo Unibertsitatea
Liverpoolgo Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgenetista, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta croquet player (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak

Musicbrainz: b5de5ff1-3af1-4885-95b4-3477f11926e9 Edit the value on Wikidata

Bryan Clifford Sykes (Eltham, Londres, 1947ko irailaren 9a - Edinburgh, Eskozia, 2020ko abenduaren 10a) genetista eta zientzia idazle britainiarra izan zen, Oxfordeko Unibertsitateko giza genetikako irakasle emeritua. [1] [2]

Sykesek idatzi zuen antzinako DNA hezurretatik berreskuratzeari buruzko lehen txostena argitaratu zuen ( Nature, 1989). Antzinako DNArekin lotutako ikerketa askotan parte hartu zuen, tartean Ötzi izotzetako gizonarenean.

Evaren zazpi alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sykes bereziki egin zen ezaguna ADN mitokondrialaren ikerketatik dibulgazio liburua idatzi zuelako[3]. The Seven Daughters of Eve (Evaren zazpi alabak, 2001) DNA mitokondrialaren giza-haplotaldeen kontzeptua azaldu zion publiko orokorrari, nola gizaki moderno guztiak mtDNAk azaltzen duen Eva mitokondrialaren ondorengoak garela[4].

Hari horretatik tiraka, azaldu zuen halaber nola Europako biztanle gehienak zazpi haplotaldetan sailkatzen ahal direla: europarren artean bakoitzak, amarik amako oinordetza zuzenean, arbaso zehatz bat du zazpi emakume horien artean. Zazpi "super-amona" horiek "Eva alabak" direla esanez eta bakoitzari izena emanez, bakoitzaren jatorri historiko/etniko gutxi-gorabeherakoa azaldu zuen Sykesek. Hurbilpen bat da, zazpi alabak ez baitira zehatz historian koka daitezkeen pertsonaiak, baina badira benetan bizi izan ziren emakumeak, eta zientifikoki agerikoa da milioika lagunen arbaso zuzen direla. Alabei izena emateko orduan, haplotaldeak izendatzeko erabiltzen diren konbentzioei jarraitu zien Sykesek; adibidez, Xenia izena X haplotaldearen sortzailearentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Leake, J. Scientist savaged for bigfoot claim Sunday Times, 29 March 2015.
  2. Debrett's People of Today Debrett's People of Today. Retrieved 2 February 2016.
  3. (Ingelesez) «Bryan Sykes obituary» the Guardian 2020-12-18 (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
  4. «EUROPAR GUZTION AMONAK» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian