Brynjólfur Sveinsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Brynjólfur Sveinsson
Brynjólfur sveinsson.jpg
Bizitza
Jaiotza 1605eko irailaren 14a
Herrialdea  Islandia
Heriotza 1675 (69/70 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kopenhageko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta idazlea
Lantokia(k) Islandia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Brynjólfur Sveinsson (1605eko irailaren 14a - 1675eko abuztuaren 5a), gotzain luteranoa izan zen Skálholt herrixkan, Islandia hegoaldean. Gotzain hau izan zen Codex Regiusa aurkitu eta Edda deitu zuena, Snorri Sturlusonek bere lana oinarritu zuen iturria zela onartu baitzuen.

Brynjolfurrek, eskuizkribuaren egiletza, Sæmundr fróðiri eman zion, XII. mendeko apaiz islandiar bat. Egungo adituek, baina, emate hau arbuiatu egiten dute, eskuizkribua, egile bat baino gehiagok idatzi zutela uste baitute.

1650ean, Frederiko III.a Danimarkakoak, Brynjólfur, Errege Historialari bezala izendatu zuen, berriki hildako Stephaniusen ordez. Postu horri uko egin zion, baina Islandian dokumentuak biltzeko ahalak eta bi egingo zituela agindu zuen. Bere lehen ekintzetako bat, bere elizbarrutiko fededunei, erregeari, antzinako eskuizkribuak, jatorrizkoak edo kopiak, opari bezala edo sariren baten truke emateko eskatzea izan zen. Bildu zituen islandiar eskuizkribuen artean, Flateyjarbók delakoa zegoen, Brynjólfurrek, idazkiaren jabea pertsonalki bisitatuz lortu zuena.

Brynjolfur, Hallgrímur Pétursson idazle eta olerkariaren bizitzan izan zuen paperagatik ere ezaguna da.