Bukolikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bukolikoak
Virgil, Eclogues, Vaticanus Palatinus lat. 1632.jpg
Datuak
Idazlea Virgilio
Generoa pastoral poetry Itzuli
Jatorrizko izenburua Eclogae
Herrialdea Erromatar Errepublika

Bukolikoak (egloga edo hautaketa ere deitu zaie) Virgilio latindar poetaren bilduma bat da, K.a. 37an agertua. Hexametro daktilitikotan idatzitako hamar piezaz osatuta daude. Virgilio da lehenengo idazle latindarra forma poetiko hau hartzera: Teokrito egile grekoaren Idilioak dira eredu nagusia. Virgiliok K.a. 42 eta K.a. 39 artean konposatu zituen. Artzainen arteko elkarrizketa laburrak dira, Greziako artzain poesiaren araberakoak. Garaiko testuinguruari dagokionez, laugarren eglogan, poetak Urrezko Aro berri bat iragartzen du, Zesar Augusto etorkizuneko enperadorea glorifikatzen duen bitartean.

Bigarren egloga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bucolica (1481)

Bigarren eglogan, Corydon artzainak bere Alexisekiko maitasuna eta bere sufrimendua aitortzen ditu:

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Bukolikoak
Liburu osoa: Latin-literaturarako sarbidea: idazleak eta idazlanak
« Alexis ankerrori, ez al zara nire abestiez ezer arduratzen? ez gutaz ezer errukitzen? hiltzera behartuko nauzu azkenean. Orain abereek ere gerizpe eta hotzak bilatzen dituzte, orain elorriek ere musker berdeak ezkutatzen dituzte, eta Thestylisek bero oldarrak nekatu biltzaileentzat baratzuriak eta sarpoila, belar usaindunak, ehotzen ditu; niri ordea, zure arrastoa ibiltzen dudan bitartean, eguzki sutsu baten pean zuhaixkek erantzuten didate txitxar erlatsekin batera. Ez al zen hobe Amaryllisen haserrealdi tristeak eta erdeinu arroak pairatzea? ez al zen hobe Menalcas pairatzea, nahiz eta hura beltza, nahiz eta zu zuria izan? Oi mutil ederrori, ez koloreari gehiegi sinets: zuhandor zuriak erori egiten dira, basaran beltzak bildu. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bilbao Telletxea, Gidor. (2002) Latin-literaturarako sarbidea : idazleak eta idazlanak Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380351.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bukolikoak Aldatu lotura Wikidatan