Bulat Xalvovitx Okudzhava

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bulat Xalvovitx Okudzhava
Bundesarchiv Bild 183-R1202-0019, Berlin, Palast der Republik, Bulat Okudshawa cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1924ko maiatzaren 9
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza Paris1997ko ekainaren 12 (73 urte)
Hobiratze lekua Vagankovo Cemetery
Hezkuntza
Heziketa Tbilisi State University
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea gidoigilea, poeta, aktorea, abeslaria, idazlea, musikagilea, eleberrigilea, gitarra-jotzailea eta kantugilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa Barda
Musika instrumentua gitarra
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0645768
Stamp of Russia, Bulat Okudzhava, 1999, 2 r.
Errusiako zigilua (1999), Bulat Okudzhavari eskainia

Bulat Xalvovitx Okudzhava (Tbilisi, Georgia, 1924ko maiatzaren 9a - Paris, 1997ko ekainaren 12a) errusiar idazle eta kantaria izan zen.

1961ean eman zuen bere burua ezagutzera, Lehen lerroan eleberria argitaratuz. Eleberri horretan Bigarren Mundu Gerrako sarraskiak kontatzen dira, eskolatik gerra-mugara eramaten duten nerabe baten ikuspegitik. Bigarren eleberriak (1969, Avrosimov gaixoa) Sobietar Batasuneko prosalari onentsuenetako bat zela erakutsi zuen. Aurrerago, Moskuko Literatura Aldizkariko arduradun izan zen, eta Idazleen Elkarteko idazkari hautatu zuten. Beste lan batzuk: Zhor-en argazkia (1970); Tula-ko agentea (1971); Shipov agente sekretua 1862. urtean Leon Tolstoi kondearen atzetik zihoaneko abentura miresgarriak (1973); Diletanteen bidaia (1978). Bestalde, 1960 ondoko urteetako kantari frantsesen lagun eta mireslea izan zen (George Brassens, Jacques Brel), eta bera ere abeslari handia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bulat Xalvovitx Okudzhava Aldatu lotura Wikidatan