Edukira joan

Buloi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buloi bat, torloju eta azkoin batek osatua.

Buloi bat[1] muntatze edo mihiztatze elementu bat da, bi atalez osatua: torloju (edo hagaxka hariztatu bat) eta azkoin bat (eta batzuetan zirrindola bat). Normalean, gogortasun edo kalitate ezberdineko altzairuz edo burdinaz egiten dira. Hainbat buru mota dute, erabileraren araberakoa: hexagonalak, biribilak eta abar. Buloiaren haria metrikoa edo hazbetekoa izan daiteke.

Buloi multzoa.

Buloi batek lotura "osoa, zurruna eta desmuntagarri" sortzen du zeharkatzen dituen piezen artean, eta bata bestearen kontra presionatzen du. Izan ere, buloiak malguki oso zurrunak balira bezala funtzionatzen dute, zeinen elastikotasunari esker piezen estutasuna mantentzen den, nahiz eta kanpoko faktoreen eragina izan, hala nola ekintza mekanikoak, bibrazioak edo tenperatura handitzeak. Piezen alde banatan jarritako zirrindola batek edo gehiagok, ahalbidetzen du konpresio-indarra hobeto banatzea edo oinarria nahi ez diren deformazioetatik babestea. Azkoin gehigarri batek ("segurtasun-azkoina") elkartzea geldiarazi eta berau askatzea ekidin dezake. Buloi izenak, hedaduraz, atal osagarri horiek hartzen ditu.

  • Torlojuarena:
    • buruaren itxura: hexagonala, laukia, zilindrikoa, fresatua, Torx, XZN, diamantea, halfen...
    • buruaren atondura estutzearen arabera: artekaduna, gurutzeduna, izarduna, Allen motakoa...
    • luzera (osoa eta hariarena)
  • Azkoinarena:
    • itxura: hexagonala (lehenetsia),
    • garaiera
  • Biena:
    • hariaren diametro nominala
    • hariaren profila
    • ekaia: E36 altzairua, E24 altzairua, 35CD4, inox, aluminioa, platinoa...
    • erresistentzia: 4.6, 5.8, 6.8, 8.8, 10.9, 12.9 klaseak:
      • lehen, zifrak trakziozko hauste-puntuaren hamarrena adierazten du (daN/mm²)
    • estaldura (altzairuzko buloientzat bakarrik): galbanizatua, elektrozinkatua, bikromatua, gordina...

Adibidez: CHc M8x1-50, 8,8 Zn buloia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Buloi Elhuyar hiztegian

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]