Burgiko Almadiaren Museoa
| Almadiaren Museoa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Burgi |
| Koordenatuak | 42°43′N 1°00′W / 42.72°N 1°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 2001 |
| Arkitektura | |
Almadiaren Museoa Nafarroako Burgi udalerrian dagoen etnografia-museo bat da. Erronkaribar, Zaraitzu eta Aezkoa bailaretako almadia eta almadiazainei buruzko museoa da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrigunearen gainaldean dago, Herriko plazako 1. zenbakian, Burgiko udaletxea eta San Pedro elizaren alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean inauguratu zen.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketa iraunkorrak gure zaharrengan harrotasun sanoa piztu nahi du, hauek izan eta egin zutenagatik eta gazteengan, aldiz, iraganeko eginbeharrekiko interesa, non beraien arbasoak benetako jakitun gisa aritu ziren.
Museo-sala almadiazain eta zurginen ekintza guztiak biltzen dituen prozesuaren erakusketa moduan aurkeztua dago: zuhaitzak saldu edo enkantetan jartzen zirenetik, errekan barna Katalunia, Aragoi edo Nafarroako Erriberan saltzen zituzten enbor landuak lortu bitartera.
Almadiaren Eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero apirilaren amaiaera edota maiatzaren lehenbiziko egunetan Udalak nahiz museoak Burgin ospatzen den Almadiaren Eguna jaialdia antolatzen dute.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burgiko Almadiaren Museoaren webgunea (Gaztelaniaz)
