Buto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behe Egiptoko nomoak

Buto (grezieraz: Βουτώ, arabieraz: بوتو‎, Butu), egun Tell El Fara'in, Egipto Behereko VI. nomoko antzinako hiri bat izan zen, Niloren deltaren ipar-mendebaldean zegoena.

Jatorrian, bi hiri ziren, Pe eta Dep, Inperio Berriaren garaitik Per-Uadyet "Uadyeten etxea", bezala ezagutuak, Uadyet kobra jainkosaren gurtza toki nagusia baitzen.

Ziuraski, Behe Egiptoko erresumaren hiriburua izan zen Egiptoko aro protodinastikoan, azkenik, Hegoaldeko erresumaren mende geratu zelarik. Izan ere, aro honi dagozkion estratuetan (K.a. 3100. urtea), tokiko zeramika, pixkan-pixkana, bere jatorria Goi Egipton duen zeramikagatik ordeztua da. Gorengo mailak, saitar, lagidar eta erromatar aroei dagozkie, eta hoberen kontserbaturik daudenak dira.

Tokia, Flinders Petriek identifikatu zuen 1888an, modu intentsiboan, 1960ko britainiar espedizioa arte industua izan ez zelarik. 1985etik hona, indusketa, Alemaniar Arkeologia Institutuak zuzentzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]