Buxton Blue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Buxton Blue gazta urdin ingeles bat da, stilton gaztaren hurbileko senidea. Behi esnearekin egiten da. Bere ekoizpena Europan jatorri izendapenezko legeek arautzen dute, PDO estatusa lortu duelarik, eta soilik Buxtonen eta inguruetan egin daiteke Derbyshire, Nottingamshire edo Staffordshiren jatorria duen esnearekin. Inguruko etxaldeetan esne eskasia baldin badago, ondoko Shropshire eta Cheshire konderrietatik hel daiteke.

Ohi zilindro forma ematen zaio. Bere gantz materia %45ekoa da. 10 eta 12 aste bitarteko ontze tartea du. Azala naturala da, gorrixka kolorekoa. Orban arin batzuk ditu, gorrixka bizi kolorekoak. Zaporea txokolate beltzaren antzerakoa da, eta bere azken zaporea erretako kipulena da.

Barazkijaleentzako egokia den gazta moderno bat da. Zopa edo entsaladei gehi dakieke edo soilik igurzteko erabili. Gazta hau postreko ardo gozo bateko baso hotz batekin edo ruby moduko oporto batekin jan daiteke.