Edukiak kudeatzeko sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
CMS» orritik birbideratua)

Edukiak kudeatzeko sistema bat (ingelesez, Content Management System edo CMS) dokumentuak eta bestelako edukiak antolatu eta kudeatzeko softwarea da. Edukiak kudeatzeko sistema bat web aplikazio bat izaten da askotan, webguneak eta web edukiak kudeatzeko balio duena. Hala eta guztiz ere, sistema batzuek software bereziak behar izaten dituzte artikuluak sortu eta aldatu ahal izateko. Gaur egun sistema asko daude arlo honetan, bai kode irekikoak eta baita software jabeduna ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Content Management System (euskaraz, Edukiak Kudeatzeko Sistema edo EKS) terminoa web orrialdeen publikaziorako erabilia izan zen. Lehenengo EKS-ak Interneten gauza asko publikatzen zituzten enpresek garatu zituzten. 1995ean, CNET albiste teknologikoen guneak dokumentuak kudeatzeko sistema garatu zuen eta Vignette izeneko konpainia sortu zuen. Honek EKS komertzialentzako merkatua zabaldu zuen. Merkatua aldatuz joan den heinean, EKS bezala markatutako proiektuak zabaltzen joan dira eta terminoaren esanahia zatitu dute. Wikiek eta groupware sistemak ere EKS bezala onartzen dira.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edukiak Kudeatzeko Sistema terminoaren definizioa, Marketing-eko logikaren ikuspuntutik, oso interesgarria da, izan ere, kudeaketaren arduraduna sistema bera izatea (eta ez gizakia) iradokitzen du. Definizio egokiagoa "Edukien Kudeaketarako Sistema Euskarria" izango litzateke, azken finean komunikazio estrategiak baitira edukien kudeaketa modu egokian egiten dutenak; sistema informatikoek gehienez sarean publikatzeko tresnak eskaintzen dituzte, edo edukien kudeaketari dagokionez, erabakiak hartzeko euskarri zerbitzua eskaini.

Bestalde, EKS definizio akronimoa, orokorrean publikazio sistemak aipatzeko erabiltzen da. Are gehiago, bezeroek euskarriaren funtzionalitateak gutxiesten dituzte, publikazio denboren optimizaziorako funtzionalitateak kontutan hartzen baitituzte. Enpresentzat, gaitasun hau arriskutsua da, horrelako sistema baten erosketan dirua inbertitu ondoren, publikatutako eta erabilgarri dauden edukien antolaketa argi bat izan gabe jarraitzen baitute. Edukien kudeaketan espezializaturiko kontsultore baten iritzia baliagarria izan daiteke kasu hauetan. Enpresak alferrikako gastuak ekidin eta komunikazioa zuzenagoa izatea lortu dezake. Gainera, merkatuan hainbat EKS daudenez, komertzialak zein software librekoak, kontsultore batek sistema hoberenaren inplementazioan lagundu lezake.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan edukiak kudeatzeko sistema, gure web orria dugun zerbitzarian kokaturik egon ohi da. EKS batera atzipena, maila ezberdinetan egin daiteke: erabiltzailearen araberakoa da (adibidez administratzaile, idazle edo argitalpen-teknikaria izan zaitezke). Edukiak desberdin erabili ahal izango dira ditugun baimenen arabera. EKSrako sarrera normalean interneteko nabigatzaile bidez izanen da, nahiz eta, askotan FTP bidez edukiak igo beharko ditugun: hala nola, bideoak edo argazkiak.

Edukiaren sortzaileek, sistema osatuko duten dokumentuak sortuko dituzte. Argitalpen-teknikariek, dokumentu hauek aipatu, onartu edo baztertuko dituzte. Editoreen burua gure web orrian eduki hori argitaratzeaz arduratuko da. Kasu askotan hiru rolak pertsona berak bete ditzake. EKS-ak laguntzak eskaintzen dizkigu aipaturiko ekintzak gauzatzeko. Dena interfaze grafiko batean botoien bidez kontrolatuko da, honen erabilera erraztu ahal izateko.

Edukien sortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CMS sistema batek, web orrialdeei buruzko ezagutza teknikorik ez duten sortzaileak edukiaz bakarrik ardura daitezen ahalbidetzen du, dituen erramintei esker. Orokorrean WYSIWYG motako testu editore bat izaten du, idazten ari den arabera emaitza zein izango den ikustea posible delarik.

Webgunearen beraren sortzerako, CMS sistemek egitura, orrialdeen formatua, itxura definitzeko erremintak dakartza; sistema modular batez gain, jatorriz posible ez ziren funtzioak gehitu ahal izateko.

Edukien kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortutako dokumentuak datu base zentral batean gordetzen dira, webgunearen beste datu batzuk gordetzen diren datubase berean. Esaterako, dokumentuei dagozkien datuak (egilea, argitaratze data, iraungitze data...), erabiltzaileen datu eta aukeraketak, webgunearen egitura...

Webgunearen egitura, orokorrean webgunearen ikuspuntu orokor bat erakusten duen erreminta batekin konfiguratzen da. Honen arabera talde bakoitzari atal ezberdinak egokitzen zaizkio, arduradun, editore, sortzaile eta erabiltzaileekin, baimen ezberdinak emanez.

Hau behar-beharrezkoa da lantaldea sortzeko orduan, dokumentuaren sortzailetik argitaratzaileraino doan bidea egiteko. CMSak taldearen kide ezberdinen arteko lana eta komunikazioa errazten du.

Webgune batzuetan, funtzio guzti hauek pertsona bakar batek betetzen ditu; Blogetan adibidez.

Argitaratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onarturiko orrialde bat automatikoki argitaratzen da, argitaratze data heldutakoan, eta gorde egiten da, aurrerago behar izanez gero erabili ahal izateko. Sortzerakoan, behar diren patroiak ezartzen dira bai orrialde osorako edo argitaratuko den atalerako, modu honetan webgunea koherentea izango da orrialde guztietan.

Edukien eta formaren arteko ezberdintze honek webgunearen itxura aldatzea posible egiten du, iada sortutako dokumentuen gain aldaketarik eragin gabe. Modu honetan egileek ez dute arduratu behar orrialdeen azken itxuraz.

Aurkezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CMS batek automatikoki kudea dezake webgune baten irisgarritasuna, WAI motako arauen arabera, eta erabiltzaile bakoitzaren aukeren arabera konfiguratu. Plataforma ezberdinen nabigatzaile ezberdinekin konpatibilitatea ere errazten du (Windows, Linux, Mac, Palm, etc.) eta hizkuntza, zein kulturaren arabera erabiltzailera egokitzera errazten.

Nabigazioaz ere arduratzen da, webgunearen hierarkia errespetatzen duen esteka-menuak automatikoki sortuz. Moduluak ere kudeatzen ditu, hala nola berri moduluak, publizitate moduluak, foru mezuen moduluak... informazioa automatikoki eguneratuz sortzaileek adierazitako patroien arabera.

Edukiak kudeatzeko sistema (EKS) mota ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EKS desberdin asko daude. Kudeatzen uzten diguten lekuaren arabera multzokatu ditzakegu. Hona hemen adibide batzuek:

  • Orokorrak: Behar zehatzetarako aplikazioak lantzeko soluzioa ematen dute. Hala nola, blog, eCommerce edo atarien sorkuntzarako balio dute. Adibideak: Joomla, Zope, OpenCMS, Typo3, Apache lenya
  • Foroak: Eztabaidetarako tokiak dira. Eztabaida jarraian egiten da, norbaitek bere iritzia eman eta bertze edonork erantzun diezaioke. Gaika zerrendatuak egoten dira eztabaidak. Foroak sortzeko erremintak adibideak: phpBB, MyBB .
  • Blogak: Berri edo artikuluen publikaziorako erabiltzen dira, denboran ordenatuak daude. Lekua dago eztabaidarako eta jendeak bere iritzia eman dezan. Adibideak: Wordpress, Blogger, Blogak.eus.
  • Wikiak: Artikuluz osatutako web orria. Edonork hartu dezake parte informazioa gehituz edo artikulua eraldatuz, honen bidez, informazioak eboluzioa jasaten du gero eta osatuagoa bihurtuz. Eztabaidarako lekua dago. Adibideak: MediaWiki, Tiki Wiki
  • eCommerce: sare bidezko merkataritzarako web gunea.
  • Ataria: Funtzio ezberdinez osaturiko webgunera sarrera eskaintzen du. Hainbat zerbitzu eta baliabideren atzipenerako sarrera puntua da. Talde edo elkarte baten beharrei aurre egiteko erabili ohi dira, hauen informaziora sarrera bidea izanik. Adibideak: PHPNuke, Postnuke, Drupal, Plone, Liferay...
  • Galeria: Irudiz edo audio artxiboz osatutako web orria sortu eta kudeatzea ahal bidetzen du. Adibidea: Gallery
  • e-Learning, LMS: Ezagutzak irakasteko balio du. Erabiltzaileek aldi berean hainbat rol izaten ahal dituzte, hala nola irakasle eta ikaslearenak. Irakasle batek bere ikasgaien materialak sarean jarriko ditu. Aldi berean, ikasleak bere lanak argitaratu ahalko ditu irakasleak zuzendu ditzan. Adibideak: Moodle

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]