Joomla!

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Joomla!
Jatorria
Sorrera-urtea2005
Argitaratze-data2005
Azken bertsioa5.0.1
Ezaugarriak
Hizkuntzaafrikaansa, galesa, ukrainera, Vietnamera, turkiera, Tamilera, suediera, swahilia, gaztelania, esloveniera, serbiera, errusiera, errumaniera, Brasilgo portugesa, portugesa, persiera, paxtuera, bokmåla, mazedoniera, lituaniera, letoniera, koreera, khmerera, kazakhera, Irlandako gaelera, italiera, japoniera, Indonesiera, hungariera, hebreera, alemana, georgiera, nederlandera, finlandiera, Estoniera, esperantoa, daniera, txekiera, Kroaziera, txinera klasikoa, katalana, bulgariera, bielorrusiera, euskara eta arabiera
Programazio-lengoaiaPHP eta JavaScript
Irakur dezakeMicrosoft Windows eta UNIX-moduko
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaMambo
Ekoizpena
GaratzaileaOpen Source Matters

joomla.org
Twitter: joomla Pinterest: joomla GitHub: joomla Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/joomla/joomla-cms

Joomla! edukiak kudeatzeko sistema (EKS) bat da. Kode irekikoa da, PHP programazio lengoaia erabiltzen du eta GPL lizentziapean dago. MySQL datu-baseak kudeatzeko sistema erabiliz, Internet eta intranet-etan nahi den informazioa publikatzeko aukera ematen du. Bestalde, beste hainbat ezaugarri ere baditu Joomla!-k: orriak cachean gorde errendimendu hobea lortzeko, web indexazioa, RSS, orrialdeak inprimatzeko aukera, flash-ak notiziekin, blog-ak, foroak, inkestak, ordutegiak, web guneetan bilaketak, lengoaiaren internazionalizioa. Kudeatzeko sistema honen izenak bere esanahia badu, “denok batera” , hain zuzen ere.

2005eko Irailaren 16an argitaratu zen Joomla!-ren lehen bertsioa (Joomla! 1.0.0). Bertsio hau Mambo 4.5.2.3 bertsioaren hobekuntza izan zen, seguritate eta erroreen kontrako arloetan hainbat aldaketa izanik. Orain, Joomla! 1.5b bertsioa dugu, berau GPL eta PHP 5 lengoaiarekin sortua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joomla, Mambo sistemaren hobekuntza bat da. Garai horretan, Miro Australia korporazioaren ardurapean zegoen Mambo marka. Joomla 2005eko Abuztuaren 17an sortu zen. Miro korporazioak irabazi asmorik gabeko erakunde bat sortu zuen, proiektua eratzeko eta auzigaia babesteko asmoz. Garapen taldeak erreklamatu zituen fundazioko egituraren klausula asko, Mamboren zuzendaritza taldeak aurrez egindako akordioak izan ziren. Hauek ez zuten erabaki hori hartzeko eskubide nahikorik eta kode irekiko balore nagusiak hausten dituzten klausulak barneratzen zituen. Garapen taldeak OpenSourceMatters izeneko Web gunea sortu zuen, erabiltzaileei, garatzaileei, Web diseinatzaileei eta elkarteei informazioa banatu ahal izateko. Une horretan, Andrew Eddie liderrak, “MasterChief” bezala ezagutuak, komunitateari zuzendutako eskutitz bat idatzi zuen. Hau mamboserver.com foro publikoan agertu zen iragarkien atalean. Hurrengo egunean, 1000 pertsonek bisitatu zuten opensourcematters.org web gunea, garapen taldeak eginiko lana eskertzeko asmoz. Gehiegizko trafikoaren ondorioz, web guneak zerbitzuz kanpoko abisu bat jaso zuen. Ezusteko hau newsforge.com, eweek.com, eta ZDnet.com-en agertu zen. Honi erantzuna emateko asmotan Miro-ko Meter Lamont CEO-k artikulu bat idatzi zuen, "The Mambo Open Source Controversy - 20 Questions with Miro u que”, hain zuzen ere.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joomla, GPL ebazpenen taldean egokituko genuke, software libre produktu bat da. Bere helburuak garatzeko, komunikazio modu desberdinak erabiltzen ditu: IRC bidezko bilkurak, foroak, korreoa, wiki-ak eta blog-ak. Edukiak kudeatzeko sistema honek bazarrak ezarritako pausoak jarraitzen ditu, proiektuan parte hartzen dutenen beharrak lortzeko asmoz.

Organizazio estruktura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joomla-ren administrazioaren gestioa "Core Team" taldearen esku dago. Talde hau profil askotariko pertsonak osatzen dute baina talde bakar bat bezala funtzionatzen dute Joomla! proiektua aurrera eramateko. Talde hau 2005-an sortu zen Joomla!-rekin batera. Bere zeregina ez da EKS-aren garapen, baizik eta Joomla!-ren estruktura funtzionalaz eta organizazioaz arduratzea.

Joomla!-ren barnean beste talde batzuk parte hartzen dute, hauek "Core Team" eta Joomla! komunitatearen artean daude. Talde hauek Joomla! proiektuaren arlo ezberdinetan lan egiten dute eta komunitatearen eta talde printzipalaren arteko lotura osatzen dute. Talde bakoitzean bozeramaile bat aukeratzen da talde nagusiari hartutako erabakiez eta sortutako kezkaz berri emateko.

Industria erlazionatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Open Souce Matters Inc (OSM) Joomla! proiektuaren arlo legala eta finantzarioaz arduratzen da. OSM-a New York-en sortu zen eta Joomla! eta sortu daitezkeen proiektu berrietan boluntarioen parte hartze intelektual zein finantzarioa posible izatea posiblea egiten du, proiektuari estaldura legala emanez.

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat proiektuk bezala, Joomla!k bi bertsio mantentzen ditu, bata Beta deritzona eta bestea egonkorra. Bertsio egonkorra erabiltzaileentzako egokiena da, erroreak topatu ahal konpontzen direlako; ez ditu ordea azken funtzionaltasunak barneratzen. Beta bertsioak, berriz, azkenen funtzionaltasunak dakartza, erabiltzaile aurreratu eta garatzaileek erabiltzeko. Joomla!ren azkenen bertsio egonkorra "Joomla! 1.5.15" da, 2009ko azaroaren 5ean argitaratua. Normalean gomendagarria da azkenengo bertsioa erabiltzea, aurreko bertsioek dauzkaten erroreak saihesteko.

Joomlaren etorkizunari begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joomlaren bertsio berriei begira ondorengo galderak ari dira egiten bere garatzaileak:

  • Zenbat denboran mantendu aurreko bertsioekiko bateragarritasunak?
  • Zein ezaugarri dira garrantzitsuenak?
  • Zerekin hasi behar da lehenik lanean? Bertsio berriekin? Internalizazioarekin?
  • Datu base administrazio ezberdinak jasan behar ditugu?

Galdera hauen denen planteaketa 2007ko Urrian Londresen egiteko asmoa dago, Linux munduari buruz egingo den hitzaldian.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo bertsioak izan dira eskuragarri gaurko egunera arte:

  • 2005eko Irailak 16: Joomla! 1.0.0 [Sunrise].
  • 2005eko Irailak 21: Joomla! 1.0.1 [Sunburst].
  • 2005eko Azariak 2: Joomla! 1.0.2 [Sunset].
  • 2005eko Azaroak 14: Joomla! 1.0.3 [Sunlight].
  • 2005eko Urriak 21: Joomla! 1.0.4 [Sundial].
  • 2005eko Abenduak 24: Joomla! 1.0.5 [Sunspot].
  • 2006ko Urtarrilak 15: Joomla! 1.0.6 [Sunscreen].
  • 20056ko Urtarrilak 15: Joomla! 1.0.7 [Sunbolt].
  • 2006ko Otsailak 26: Joomla! 1.0.8 [Sunshade].
  • 2006ko Ekainak 5: Joomla! 1.0.9 [Sunshine].
  • 2006ko Ekainak 25: Joomla! 1.0.10 [Sundown].
  • 2006ko Abuztuak 29: Joomla! 1.0.11 [Sunbow].
  • 2006ko Azaroak 12: Joomla! 1.5 [BETA] released.
  • 2006ko Abenduak 12: Joomla! 1.0.12 [Sunfire].
  • 2007ko Uztailak 21: Joomla! 1.0.13. [Sunglow].
  • 2007ko Irailak 1: Joomla! 1.5 [RC2] [Endeleo].
  • 2007ko Urriak 4: Joomla! 1.5 [RC3] [Takriban].
  • 2007ko Abenduak 18: Joomla! 1.5 [RC4] [Karibu].
  • 2008ko Urtarrila 14: Joomla! 1.0.14 RC1 [Daybreak].
  • 2008ko Urtarrila 22: Joomla! 1.5 [Stable] [Khepri].
  • 2008ko Otsailak 8: Joomla! 1.5.1 [Stable] [Seenu].
  • 2008ko Martxoak 23: Joomla! 1.5.2 [Stable]
  • 2008ko Apirila 23: Joomla! 1.5.3 [Stable] [Vahi].
  • 2008ko Ekainak 6: Joomla! 1.5.4 [Stable] [Naiki].
  • 2008ko Uztailak 28: Joomla! 1.5.5 [Stable] [Mamni].
  • 2008ko Abuztuak 12: Joomla! 1.5.6 [Stable] [Vusani].
  • 2008ko Irailak 9: Joomla! 1.5.7 [Stable] [Wovusani].
  • 2008ko Azaroak 10: Joomla! 1.5.8 [Stable] [Wohnaiki].
  • 2008ko Abenduak 12: Joomla! 1.5.9 [Stable] [Vatani].
  • 2009ko Martxoak 28: Joomla! 1.5.10 [Stable] [Wohmammi].
  • 2009ko Ekainak 3: Joomla! 1.5.11 [Stable] [Vea].
  • 2009ko Uztailak 1: Joomla! 1.5.12 [Stable] [Wohmamni Ama Woi].
  • 2009ko Uztailak 22: Joomla! 1.5.13 [Stable] [Wojmamni ama baji].
  • 2009ko Uztailak 30: Joomla! 1.5.14 [Stable] [Wojmamni ama naiki].
  • 2009ko Azaroak 4: Joomla 1.5.15 [Stable] [Wojmamni ama mamni]

Jasan ditzakeen plataformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Linuxen: Web gunetik distribuzio fitxategia jaitsi ondoren, deskonprima ezazu gehiengoan fitxategia zip moduan konprimatuta egoten baita. Deskonprimaturiko fitxategiak web zerbitzariaren sustrai (root) berean egon behar dute. Ez duzu programa konpilatu beharrik hau PHPn baitago.
  • Windowsen: Linuxen egiten den antzera, fitxategia web zerbitzariaren sustraian deskonprimatu behar da.
  • Mac OSX-en: Bi eratara egin daiteke:
  1. Ordenagailua Apache zerbitzari bat bezala ezarriaz.
  2. MAMP deritzon aplikazioa, MySQL PHP 5 eta Apache 2 instalatuaz.Honela Joomla!-ko deskonprimaturiko karpetako fitxategiak Aplicaciones/MAMP/htdocs/ helbidera mugitu behar dira eta ondoren instalazioarekin hasi.

Plataforma guztietan, erabili ahal izateko datu base bat sortu behar da MySQL-en zeinetan erabiltzaile bat sortuko den (dagozkion baimenekin). Hau egin ondoren, lehengo sustrai gunera joan behar da nabigatzailearen bitartez. Berton instalazioaren amaieraraino lagunduko digun laguntzaile bat aurki daiteke.

Gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak Joomla!ko eduki-elementu edo aplikazioak dira. Normalean eduki nagusiaren erdiko atalean agertzen dira. Joomla!ren oinarrizko paketean, “core elements” deritzona, lehenetsita ondorengo osagaiak datoz instalatuta: Banner (Iragarkiak), Contact (Kontaktuak), News Feeds(RSS jarioak), Polls (Inkestak) eta Web Links (Estekak web orrietara). Joomla!ri osagai gehiago gehitzeko Interneteko guneren batetik deskargatu eta instalatzearekin nahikoa da. Joomla!ren webgune ofizialaren Gehigarriak, luzapenak atalean orain arte garatu diren osagai gehienak aurki daitezke.

Moduluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moduluak joomla!-ren gaitasunak handitzen dituzte funtzionalitate berriez hornitzen. Moduluak txantiloiak onartzen duen edozein lekutan argitaratuak izan daitezkeen edukiko elementu txikiak dira. Joomla!-ko oinarrizko paketean defektuz hurrengoko osagaiak egon daitezke instalatuta: Main Menu (Menu nagusia), Top Menu (Goiko Menua), Template Chooser (Txantiloi aukeraketa), Polls (Inkestak), Hit Counter (Bisita Kontagailua), News Feeds(Rss sindikazioa),… Orrialde ofizialeko Extensions atalean orain arte garatu diren Modulu gehienak aurkituko ditugu.

Plugin-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plugin bat, edukia pantailaratu baino lehen hau intertzeptatzen eta eraldatzen duen atazetara zuzendutako funtzio txikia da. Joomla!-k bere oinarrizko pakete zenbait plugin eskaintzen ditu, hauetako batzuk hurrengoak dira: WYSIWYG edukin editoreak, bilatzaileak... Orrialde ofizialeko Extensions atalean orain arte garatu diren manbot gehienak aurkituko ditugu.

Joomla 1.0 adarrean pluginei manbot izena hartzen zuten.

Txantiloiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloiak edo plantilak: Txantiloiak dira gure webguneari itxura emango diona. Hauek definitzen dute web gunearen parte publikoa edukiko duen itxura. Txantiloiak ere moduluak edo osagaiak non ipini ditzakegun adieraziko digute

Joomla euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun zenbait lan egin dituzte EKS hau gure hizkuntzara itzultzeko, orrialde honetan Joomla! plataformaren euskarazko itzulpen-proiektua aurkitu dezakegu.

Joomla!ren inguruan komunitate euskaldun sendo bat aurki dezakegu. Itzultzaileak, garatzaileak zein Joomla! sistemako jarraitzaileak aurkitu ahal ditugu sarean. Guzti hauek Joomla!Kafea-n batu ziren. Bertan hurrengo erabakiak hartu ziren:

  • Posta zerrenda propioa sortu zen.
  • Komunitatearentzako webgune propioa sortzeko erabakia hartu zen.
  • Itzultzen diren osagai guztiak webgunean jartzea.
  • Joomla.org webgunean sortuta dagoen euskarazko foroaren koordinaketa eramatea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]