Cabaret (filma)
Cabaret 1951an Bob Fossek zuzendutako filma da, Christopher Isherwooden The Berlin Stories eleberrian oinarrituta.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1930eko hamarkadako Berlinen, Weimar Errepublikaren bukaeran, Sally Bowles estatubatuarrak (Liza Minnelli) Kit Kat Club kabaretean abesten du, Zeremonien Nagusiaren (Joel Grey) zuzendaritzapean. Bryan Roberts idazle britainiarra (Michael York), Berlingo ostatu batera heldu da non Miss Schneider (Elisabeth Newman) nagusia, Miss Kost (Helen Vita) emagaldua eta Herr Ludwig (Ralph Walter) eleberri pornoen argitaratzailea bizi dira. Bryanek Sally ezagutu eta honek Firtz Wendel (Fritz Wepper) aurkeztu eta gero, Bryanek Firtzi ingelesezko klaseak emango dizkio.
Klaseetan, Fritzek Natalia Landauer (Marisa Berenson) judua ezagutu eta maiteminduko da. Bitartean, Maximiliam (Helmut Griem) aristokrata bisexualak Sally eta Bryanekin harremanetan hasten du.
Azkenean, Maximiliamek Alemaniatik ihes egingo du, Sallyk haurdun geratu eta abortatuko du, Bryanek etxera itzuliko da eta Natalia eta Fritzek elkarrekin ezkonduko dute.
Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Liza Minnelli: Sally Bowles
- Michael York: Bryan Roberts
- Joel Grey: Zeremonien Nagusia
- Helmut Griem: Maximilian von Heune
- Fritz Wepper: Fritz Wendel
- Marisa Berenson: Natalia Landauer
- Elisabeth Newman: Miss Schneider
- Helen Vita: Miss Kost
- Ralph Walter: Herr Ludwig
Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abesti guztiak John Kanderrek eta Fred Ebbek moldatuak
- "Willkommen" - Joel Grey
- "Mein Herr" - Liza Minnelli
- "Tiller Girls" - Joel Grey
- "Maybe This Time" - Liza Minnelli
- "Money, Money" - Joel Grey
- "Two Ladies" - Joel Grey
- "Heiraten" - Greta Keller
- "Tomorrow Belongs To Me" - Oliver Collignon
- "If You Could See Her" - Joel Grey
- "(Life is a) Cabaret" - Liza Minnelli
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cabaretek 10 Oscar Sarietarako izendapenak lortu zituen 1973an, eta zortzi lortu: zuzendari onenarena (Bob Fosse), emakumezko aktore onenarena (Liza Minnelli), gizonezko bigarren mailako aktore onenarena (Joel Grey), argazkigintza onenarena, muntatze onenarena, soinu banda onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena eta soinu onenarena (hala ere, ez zuen film onenarena lortu The Godfather garailea izanik).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1972ko filmak
- Bob Fossek zuzendutako filmak
- Jay Presson Allenek idatzitako filmak
- John Van Drutenek idatzitako filmak
- Liza Minnellik antzeztutako filmak
- Michael Yorkek antzeztutako filmak
- Joel Greyk antzeztutako filmak
- Fritz Wepperrek antzeztutako filmak
- Helmut Griemek antzeztutako filmak
- Marisa Berensonek antzeztutako filmak
- Ralf Wolterrek antzeztutako filmak
- Elisabeth Neumann-Viertelek antzeztutako filmak
- Helen Vitak antzeztutako filmak
- Sigrid von Richthofenek antzeztutako filmak
- Gerd Vespermannek antzeztutako filmak
- Georg Hartmannek antzeztutako filmak
- Ricky Renéek antzeztutako filmak
- Estrongo Nachamak antzeztutako filmak
- Cy Feuerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Musikal filmak
- Bisexualitateari buruzko filmak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak