Cabriana
Jump to navigation
Jump to search
Cabriana | |
---|---|
Araba, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Lantaron |
Koordenatuak | 42° 42′ 25″ N, 2° 58′ 29″ W / 42.70699°N,2.97485°WKoordenatuak: 42° 42′ 25″ N, 2° 58′ 29″ W / 42.70699°N,2.97485°W |
Cabriana Arabako Lantaron udalerriko herri hustua da, Komunioi kontzejuan dagoena. Legar-hobiez beterik, izen bereko urmael bat du.
Antzinarotik izan zituen biztanleak, herrian erromatar berantiarreko nekropoli bat dago (Inperio Behekoa), villa bat eta hilobi batzuez osaturik dagoena. Bertan topaturiko aztarnak Arabako Arkeologia Museora eta Burgoskora (terra sigillatak eta Maxentzio usurpatzailearen garaiko altxortxo bat batez ere)[1] eraman zituzten.
Jada 1709an Gure Amaren omenezko eliza bat zuen, XIX. mendean desagertu zena. Bere hondarrak Salcedoko elizara eraman zituzten.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ www.museodeburgos.com
- ↑ López de Guereñu Galarraga, Gerardo (1957) Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses Onomasticon Vasconiae 5 Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF 543 or. ISBN 8485479483.
![]() |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |