Lantaron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lantaron
 Araba, Euskal Herria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Añanako Kuadrilla
Izen ofiziala Lantarón
Alkatea Javier Uriarte Jairo EAJlogo.jpg
Posta kodea 01213 / 01423
INE kodea 01902
Herritarra lantarondar
Kokapena
Koordenatuak 42° 44′ 49″ N, 2° 59′ 41″ W / 42.7468622°N,2.99467754326°W / 42.7468622; -2.99467754326Koordenatuak: 42° 44′ 49″ N, 2° 59′ 41″ W / 42.7468622°N,2.99467754326°W / 42.7468622; -2.99467754326
Lantaron hemen kokatua: Araba
Lantaron
Lantaron
Lantaron (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 67,85 km2
Garaiera 520 metro
Distantzia 34 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 922 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -30)
% 56,66 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 43,34
Dentsitatea 13,59 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 0,86
Zahartze tasa[1] % 14,96
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 22,22
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,5 (2011)
Genero desoreka[1] % -7,33 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,83 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 14,8 (2010)
Euskararen erabilera %  1,3 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1978. urtea
Webgunea http://www.lantaron.org/

Lantaron[2] Arabako mendebaldeko udalerria da, Añanako kuadrillakoa. Gaur egun ezagutzen den moduan 1978an sortu zen Bergonda eta Salcedo udalerriek bat egin zutenean. Bi zati bereiziak ditu, Gaubeako lurrak tartean direla. Gasteiztik 34 bat kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiak markatzen du hegoaldeko muga, Euskal Herrikoa ere dena. Udalerria bi zatitan banatuta dago:

  • Mendebaldekoan Sobrón herrixka eta bainuetxe zaharra daude. Gaubeako Bachicabo herriko lurrek banatzen ditu beste herriengandik. Árcena mendilerroak zaildu egiten du iparraldearekiko komunikazioa; bertan dago udalerriko mendirik altuena: Mota (1315 m); bere tontorrean Tobalina, Gaubea eta Lantaron biltzen dira. Sobrongo lurrak Ebroren urek moztu duten arroila batean daude: aipatu Árcenaren eta hegoaldean, dagoeneko Gaztelako lurretan Obarenes mendien artean pasatzen da. Arroilan bertan Sobrongo urtegia dago.
  • Beste herri guztiak ekialdeko zatian daude; altuerak xumeagoak dira. Hala ere muino ugari dago eta iparraldean, Erriberagoitiarekiko mugan Somo mendia (902 m) dago.Udalerriko Ebroren ertzeko lurrik baxuenak 450 bat metrotara daude.

Ebrora doazen ibai eta erreka batzuek zeharkatzen dute udalerria. Inportanteena Omecillo da. Xumeagoen artean Del Lago erreka[3], Arreoko aintziratik datorrena; Nuestra Señora del Lago baseliza, aintziratik hurbil Fontechatik Gesaltza Añanara zihoan "gatzaren bidean" dago[4] eta ingurua kondaira batzuen kokalekua da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria, Bergonda eta Salcedo udalerriak batu zirenean sortu zen, 1978. urtean. Izena, Erdi Aroan existitu zen Lantarongo herri eta konderritik datorkio, desagerturik dagoena gaur egun (1800 ingururako jada herri hustua zen) eta Sobrón eta Bergonda artean kokaturik zegoena. 911. urtean Lantarongo Tellez-en aipamena ageri zen eta 929. urtean, Alvaro Herrameluriz zen Lantarongo kondea.

GR 1 edo "Bide historikoa" ibilbide luzeak udalerria zeharkatzen du; Araba barruko zatian etapa hauek pasatzen dira Lantarondik: 10.a (Armiñón-Salcedo), 11.a (Salcedo-Fontecha) eta 12.a (Fontecha-Gesaltza)[5].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza izan da historikoki arlo ekonomiko nagusia baina XX. mendearen azken hamarkadetan gauzak aldatu ziren. Lantaronen hamar bat kimika-enpresa daude. Halaber, 2006tik, udalerriko Zubillaga herritik gertu, ziklo konbinatuko zentral termiko bat eraiki nahi du Gas Natural konpainiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren elektrizitate-beharraren %25a asetuko omen duena[6]. Proiektuaren aurrean herri-kontsulta bat burutu zen 2008an eta biztanle gehienek bere kontrako iritzia plazaratu zuten[7]. Kontuan izan kimika-enpresen ugaritasunak eta Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren hurbiltasunak ingurumena udalerriko arazo larrienetakoa bihurtzen dutela.

Merkataritza-harreman gehienak Mirandarekin garatzen dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantaron 12 herrik osatzen dute; kontzeju bana dute eta beraz, bertan administrazio batzarrerako hauteskundeak egiten dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lantarongo biztanleria
Datu-iturria: INE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Francisco Javier Uriarte hautatu zuten alkate.

Lantarongo udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
169 (% 33,2)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 7
147 (% 28,88)
Bildu
1 / 7
75 (% 14,73)
Aralar
0 / 7
46 (% 9,04)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)
0 / 7
35 (% 6,88)
Ezker Batua-Berdeak
0 / 7
25 (% 4,91)
Datuen iturria: (Gaztelaniaz) Hauteskundeen emaitzak http://elecciones.mir.es webgunean

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legez bost alderdi aurkeztu ziren hauteskundeetara udalerri honetan: EAJ, PP, PSE-EE, Lantarongo Herrien Aukera independentea eta Ezker Batua. 536 boto baliodunak (19 nulo egon ziren) honela banatu ziren:[8]

Emaitza horiek Euzko Alderdi Jeltzaleari eman zioten garaipena gehiengo osoz, zazpi zinegotzitatik lau lorturik. Emaitza horiekin, Jesus Barreda Arana aukeratu zuten udalerriko alkate.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobrongo urtegia

Lantarondar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eusko Jaurlaritzako 1:25.000 eskalako mapen serieko 4 (Valderejoko Natur Parkea) eta 8 (Arkamo eta Badaia mendikateak) zenbakiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Euskaltzaindiak, euskara baturako, Lantaron izena arautu du, ohar honekin: «Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da» (Euskaltzaindiaren 150. araua: «Arabako herri izendegia»).
  3. Izen hori erabiltzen da euskaraz Eusko Jaurlaritzako 1:25.000 eskalako mapen serieko 8 (Arkamo eta Badaia mendikateak) zenbakian
  4. Josean Gil-Garcia: Montañas de Álava, Txertoa, Donostia, 19999; ikus 185-189 or.
  5. GR 1 Sendero histórico. Trayecto alavés de Santa Cruz de Campezo a Bóveda, Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 1995; 137-157 or.
  6. (Gaztelaniaz) Lantarongo zentrala Gara egunkarian
  7. Herri-kontsultaren berri Joxemi Zumalabe Fundazioaren webgunean.
  8. (Gaztelaniaz) Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa: Hauteskunde-emaitzak
  9. (Gaztelaniaz) Mikel Ezkerro: El himno argentino y Mardones

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lantaron
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa