Cannelle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cannelle - Muséum de Toulouse

Cannelle Pirinioetako azken jatorrizko hartz arre eme garbia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Piriniotan hartz arreak bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira eta, gainera, kanpotik ekarritakoak. Erronkariko ibarrean geratzen zen jatorrizko azkeneko euskal hartzari Camille izena jarri zioten. Hau Cannelleren kidea omen zen[1]. 2003ko bukaeran edo 2004ko hasieran Esloveniatik ekarritako arra batekin Cannelito izeneko kumea izan zuen, arra hain zuzen ere[2].

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko azaroaren 1ean René Marquèze izeneko ehiztari frantziarrak, agintaritzak hartzaren kokagunean ezarritako lekuan zegoena, hil zuen. 64 urteko ehiztaria galzorian dagoen espezie baten animalia hiltzeagatik salatua izan zen. Zigor jurisdikzioan 2007ko urtarrilaren 19an bidezko defentsan egin zuela alegatu ondoren auzia artxibatua izan zen. Frantziako estatuak eta hemeretzi erakunde ekologistek apelatu eta 2007ko apirilaren 6an Paueko Apelazio Epaitegiak artxibatzea indargabetu eta lehenengo instantziara itzultzea erabaki zuen.

2008ko apirilaren 21ean askatua izan ondoren[3], 2009ko irailaren 11n erakunde ekologistei 11.000 euro ordaintzera zigortua izan zen[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]