Canterburyko ipuinak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Canterburyko ipuinak
Canterbury Tales.png
1484ko Canterburyko ipuinen azala
Datuak
Egilea Geoffrey Chaucer
Argitaratze-data XIV. mendea
Generoa Ipuinak
Hitz lauz nahiz bertsoz
Jatorrizko izenburua The Canterbury Tales
Herrialdea  Ingalaterra
ISBN 978-2-07-040634-0
OCLC 45851864
Euskaraz
Izenburua Kanterbury'ko ipoña
Itzultzailea Toribio Etxebarria
Argitaratzailea Egan, 1/6-1978 eta 1/6-1979 zbk.
Argitaratze-data 1978ko eta 1979ko urtarril-abendua
Bilduma Ipoñak-Ondakiñak
Orrialdeak 82-88
Datu gehigarriak
Hizkuntza: Erdi Aroko ingelesa

Canterburyko ipuinak (ingelesez: The Canterbury Tales) Geoffrey Chaucer ingeles poetak 1386-1400 urteetan idatzi zuen ipuin multzoa da. Boccaccioren Dekamerone obraren antzera moldatua dago lana; XIV. mende bukaerako Ingalaterrako gizarteari buruzko erretratu ironikoa dira kontakizunak. 1526. urtean eman ziren lehenengo aldiz argitara.

Ipuinak Erdi Aroko ingeleran idatziak daude; hauetako batzuk jatorrizkoa dira, beste batzuk ordea ez, bi hitz lauz idatziak daude, eta gainontzekoak bertsotan. Balizkoaren eta errealaren arteko antitesia azaltzen da lan honetan; XIV. mendeko Ingalaterrako gizartearen kronikatzat ere har daiteke zenbaitetan. Poeta Southwarketik Canterburyra, Thomas Becketen santutegira, doazen hogeita hamar bat erromesekin agertzen da. Bidaiaren nekea nolabait arintzeko, bina ipuin kontarazten die erromesei; ipuinik hoberenak afari eder bat jasoko du sari gisa. Ipuin eta pasadizo hauek guztiak lotzerakoan ageri da bete-betean Chaucer-en artea. Gizakiak bere horretan azaldu nahiak lehen idazle errealista bihurtu zuten Chaucer.

Idazlan hau interes handikoa da, bai bere garaikideentzako, bai gaur egungo irakurleentzako ere, ingelesezko literaturaren lehenbiziko maisulana izan baitzen; izan ere, Chaucer-en aurretik frantsesez eta latinez idazten zen, eta kultura maila handiko jendeak besterik ezin zezakeen irakurri eta ulertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Canterburyko ipuinak Aldatu lotura Wikidatan


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.