Carabus pyrenaeus
Carabus pyrenaeus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Carabidae |
Leinua | Carabini |
Generoa | Carabus |
Espeziea | Carabus pyrenaeus Audinet-Serville, 1821 |
Carabus pyrenaeus Carabidae familiako kakalardoa da, zientziarako Jean Guillaume Audinet-Servillek 1821ean deskribatu zuena.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo handia da (18-22 mm), oso iluna, distira berde, urdin, urrekara edo purpurekin. Buru handia, antena labur samarrak, pronoto zabala eta elitroetako erliebea ez oso nabarmena. Hiru subespezie deskribatu dira: Carabus (Iniopachus) pyrenaeus costulus Géhin 1885, Carabus (Iniopachus) pyrenaeus jeanneli Deuve 1994, eta Carabus (Iniopachus) pyrenaeus pyrenaeus.[2]
Bizilekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi-mendietako harritza eta haitzetan bizi da, baso-estalkirik gabeko eremuetan, 1.500 eta 2.700 metro arteko garaieran.[2]
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioetako espezie endemikoa da. Euskal Herrian du mendebaldeko muga (Arlas, Orhi).[2]
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harraparia da. Batez ere barraskilo ertainak eta txikiak jaten ditu. Pirinioen ekialdean Arianta xatarti harrapatzen du, eta erdialde eta mendebaldean Pyrenaearia carascalensis.[2]
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan kaltebera kategorian dago jasoa.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Carabus pyrenaeus pyrenaeus Audinet-Serville, 1821. inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ a b c d Serrano, José; Lencina, José Luis. Carabus (Iniopachus) pyrenaeus Audinet-Serville, 1821. Atlas y Libro Rojo de los Invertebrados Amenazados de España (Especies Vulnerables). Vol: I, miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
- ↑ 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).