Carius metodo
Carius metodoa konposatu kimikoen sufrea eta halogenoak kuantitatiboki neurtzeko usatzen da kimika analitikoan. Georg Ludwig Carius kimikari alemanak asmatu zuen[1][2].
Halogenoak detektatzeko konposatu organiko baten masa jakin bat azido nitrikotan berotzen da zilar nitratoaren aurrean ziligatutako beira gogorreko hodi batean; hots, Carius-en hodian. Konposatuaren karbono eta hidrogenoa hurrenez hurren karbono dioxido eta ur bihurtzen dira oxidazioz. Halogenoek dagokien zilar-haluroa eratzen dute. Nahastea iragazi ikuzi eta lehortu ondoren pisatuz jakiten da zenbat halogeno zegoen laginean.
Sufrearekin ere berdintsu egin daiteke, baina zilar nitrato erantsi gabe. Sufreak azido nitrikoarekin erreakzionatzean azido sulfurikoa eratzen du zeinak bario sulfato disolbaezina eratzen duen bario kloruroa eranstean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Julius B. Cohen. (1910). Practical Organic Chemistry. (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
- ↑ Morrison, Robert Thornton. (1998). Química orgânica. Addison Wesley Longman ISBN 968-444-340-4. PMC 42823564. (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).