Kimika analitiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kimika analitikoa material natural zein artifizialen osagai kimikoen banaketa, identifikazioa eta kuantifikazioaren azterketa da. Analisi kualitatiboak lagina osatzen duten espezie kimikoen izaera adierazten du, eta analisi kuantitatiboak osagai horietako baten edo gehiagoren kantitatea esaten du. Osagaien banaketa sarritan analisia baino lehen egiten da.

Metodo analitikoak bi multzotan bana daitezke, klasikoak eta instrumentalak edo tresnen bidezkoak. Metodo klasikoek prezipitazioa, erauzketa eta distilazioa bezalako banaketa moduak erabiltzen dituzte, bai eta kolorearen, usainaren edo urtze-puntuaren araberako analisi kuantitatiboak ere. Analisi horietan pisuaren eta bolumenaren neurketak erabiltzen dira. Bestalde, metodo instrumentaletan tresnak erabiltzen dira analizatutako ekaiaren ezaugarri fisikoak (adibidez, argi-absortzioa, fluoreszentzia edo eramangarritasun elektrikoa) neurtzeko. Materialen banaketarako kromatografia edo elektroforesi metodoak erabiltzen dira.

Kimika analitikoak hainbat esparrutan ditu aplikazioak: bioanalisian, auzitegi medikuntzan, kimika klinikoan, ingurumen analisian, etab.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kimika analitiko Aldatu lotura Wikidatan