Bario kloruro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bario kloruro
Barium chloride.jpg
Formula kimikoaBaCl2
SMILES kanonikoa[Cl-.[Cl-].[Ba+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
InChl3D eredua
Osatutabario eta kloro
Ezaugarriak
Dentsitatea
3,86 g/cm³ (20 °C)
Disolbagarritasuna38 g/100 g (ura, 20 °C)
Fusio-puntua963 °C
Irakite-puntua1.560 °C (760 Torr)
Formazio entalpia estandarra−860,1 kJ/mol
Masa molekularra207,843 Da
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
3
0
Gutxieneko dosi hilgarria
Batezbesteko dosi hilgarria
Denboran ponderatutako esposizio muga0,5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak, Australia, Belgika, Danimarka, Europako Batzordea, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Norvegia, Polonia, Suedia, Suitza, Herbehereak, Filipinak, Turkia, Erresuma Batua)
0,3 mg/m³ (, Errusia)
Denbora laburreko esposizio muga2 mg/m³ (Hungaria)
1,5 mg/m³ (Polonia)
1 mg/m³ (Errusia)
IDLH50 mg/m³
Eragin dezakebarium chloride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyWDIHJSXYQDMJHN-UHFFFAOYSA-L
CAS zenbakia10361-37-2
ChemSpider23540
PubChem25204
Reaxys1209229 eta 8128158
Gmelin63317
ChEMBLCHEMBL3184191
NBE zenbakia1564
RTECS zenbakiaCQ8750000
ZVG1960
DSSTox zenbakiaCQ8750000
EC zenbakia233-788-1
ECHA100.030.704
RxNorm1311065
UNII0VK51DA1T2

Bario kloruroa BaCl2 formulako konposatu ez-organikoa da. Bario-gatz disolbagarrienetako bat da. Beste bario-gatz batzuk bezala, toxikoa da eta garrari kolore urdin-berdea ematen dio. Higroskopikoa ere bada.

Egitura eta propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BaCl2-a bi formatan krisalizatzen da. Batean fluoritaren egitura du eta bestean cotunnitarena. Bi egitura horiek Ba2+ ioi handien zaletasuna seitik gorako koordinazio-indizeekiko asebete dezakete[1][2]. Ba2+ ioiaren koordinazio-indizea 8koa da fluorita-egituran[3] eta 9koa cotunnitarenean[4].

Ur-disoluzioetan BaCl2-ak gatz arrunt baten gisa jokatzen du. Uretan 1:2 elektrolito bat da eta disoluzioak pH neutroa du.

Bario kloruroak sulfato ioiekin erreakzionatzen du, bario sulfatozko prezipitatu zuri lodia sortzeko.

Ba2+ + SO42− → BaSO4

Oxalatoarekin antzeko erreakzioa gertatzen da:

Ba2+ + C2O42− → BaC2O4

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bario kloruroa bario hidroxidotik edo bario karbonatotik abiatuta presta daiteke. Atzen honek witherita minerala osatzen du.. Oinarrizko gatz horiek azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen dute bario kloruro hidratatua emateko.

Eskala industrialean, bi urratseko prozesu baten bidez prestatzen da, baritina mineraletik abiatuta (bario sulfatotik, alegia)[5]:

BaSO4 + 4 C → BaS + 4 CO

Lehen urrats horrek tenperatura altuak eskatzen ditu.

BaS + 2 HCl → BaCl2 + H2S

Bigarren urratsean azido klorhidrikoaren ordez kloroa usa daiteke[6].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkea izanik ere bario kloruroak erabilera mugatua du laborategian zein industrian[6].

Industrian, sosa kaustikoko plantetan gatzuna purutzeko erabiltzen da nagusiki. Altzairugintzan bero bidezko tratamenduetako gatzak prestatzeko baliatzen da.

Pirotekniak baliatzen du garrari kolore berde bizia emateko[7].

Dena dela, bere toxikotasunak erabilgarritasuna mugatzen du.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bario kloruroa, beste barioa-gatz disolbagarri batzuk bezala, oso toxikoa da[8]. Sodio sulfatoa eta magnesio sulfatoa dira antidoto posibleak, nahikoa disolbaezin den bario sulfatoa hauspearazten dutelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wells, A. F. (Alexander Frank), 1912-. (1984, ©1975). Structural inorganic chemistry. (5th ed. argitaraldia) Clarendon Press ISBN 0-19-855370-6. PMC 8866491. (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  2. Castillo Garcia, Oscar & Beobide Pacheko , Garikoitz. (2015). Kimika ez-organiko aurreratuta. Euskal Heriko Unibertsitatea, 58 or. ISBN 978-84-9082-142-8..
  3. (Alemanez) Haase, A.; Brauer, G.. (1978). «Hydratstufen und Kristallstrukturen von Bariumchlorid» Zeitschrift für anorganische und allgemeine Chemie 441 (1): 181–195. doi:10.1002/zaac.19784410120. ISSN 1521-3749. (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  4. Brackett, Elizabeth B.; Brackett, Thomas E.; Sass, Ronald L.. (1963-10-01). «THE CRYSTAL STRUCTURES OF BARIUM CHLORIDE, BARIUM BROMIDE, AND BARIUM IODIDE» The Journal of Physical Chemistry 67 (10): 2132–2135. doi:10.1021/j100804a038. ISSN 0022-3654. (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  5. (Ingelesez) Greenwood, Norman M. & Earnshaw, Alan. (1997). Chemistry of the Elements (2nd ed.). Butterworth-Heinemann ISBN 978-0-08-037941-8..
  6. a b Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  7. Joana, Mendiburu. (2002-07-01). «Udako ikuskizun koloretsua» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
  8. The Merck index : an encyclopedia of chemicals, drugs, and biologicals.. (Fifteenth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-84973-670-1. PMC 824530529. (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]