Carl Wilhelm Tölcke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carl Wilhelm Tölcke
Carl Wilhelm Tölcke Arbeiterbew (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Eslohe1817ko maiatzaren  31
Herrialdea  Alemania
Heriotza Dortmund1893ko azaroaren  30a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
General German Workers' Association Itzuli
Monumentua, Dortmundeko Ostenfriedhof hilerrian

Carl Wilhelm Tölcke ( Eslohe, Sauerland, 1817ko maiatzak 31 - Dortmund, 1893ko azaroak 30) alemaniar politikari sozial demokrata izan zen, "Westfaliako Gizarte Demokraziaren aita" eta Allgemeinen Deutschen Arbeitervereins- eko presidentea.

Carl Wilhelm Tölcke 1817ko maiatzaren 31n jaio zen Eslohe herrian. Christian Tölcke poliziaren semea zen. Bere ama, Dorothea Schildmann zen. Aita protestantea zen eta Prusiako gobernuak Westfaleko dukado zaharrera bidali zuen, Eslohe herri katolikora. Familiaren bizi-baldintzak oso apala ziren. Apartamentu-eraikinaren egoerari buruzko txosten batean, Christian Tölcke-k materialen baldintzak salatu zituen: "Haize-danbada bakoitzarekin, leihoek hegan egiten dute, argia amatatu egiten da eta geletako tamaina oso txikia da"; Aurrerago esango du; "biztanlea ezin du bere apartamentua berotzeko beharrezkoa den egurra ordaindu".

Esloheko protestante komunitaterik gabe, Carl Wilhelm eliza katolikoan bataiatu zen. Berak aldare mutiko gisa jardun zuen eta lehen hezkuntza Esloheko eskolan jaso zuen. Eskola ondoren, 1832an Justizia Administrazioan lan egin zuen ofizial gisa. Geroago, bere jarduera profesionala eten egin zuen zerbitzu militarrak zirela eta. 1844an, Altenan Nekazari ofiziala izan zen eta gortean ere izan zen. 1844ko apirilaren 5ean, Antonia Friederike Müller, Suhlgo lege administrari baten alabarekin, ezkondu zen. Bikoteak zortzi seme-alaba izan zituen. Profesionalki, 1848an bulegoko zuzendari bihurtu zen.

1848ko iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren Iraultzaren agerraldiaren ondoren, 1848an, Tölcke politikoki inplikatzen hasi zen. Alemaniako Gobernuko aurkariei hurbildu zitzaien eta zaharberritze politikaren kritikatzaile izan zen. Tölcke-k, sistema konstituzionalista errespetatuko zuen monarkian sinisten zuen: "Jende askeak beren erregea tronuan jartzen dute, eta, ondoren, berarekin eztabaidatzen dute zein izan behar duen gobernua eta mantentzeko eskubidea". Beraz, iraultzaren garaian, Johann Friedrich Joseph Sommerrekin bat zetorren, liberalen aldekoak biak.

Tölcke-k, 1848ko apirilaren 8an, Altenaer Wochenblatt egunkarian, berri bat argitaratu zuen. Bertan, Altena hirian borroka talde bat eratzeko deia egin zuen. Kartzelan egon ondoren, 1848ko uztailaren 1ean kaleratu zuten, "zerbitzuaren arduragabekeria" zela eta bere esanetan. Uztailaren 20an konstituzio zibilen elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Egun batzuk geroago, Bürgerverein Konstituzioaren behin-behineko presidentea izendatu zuten. Elkartearen kide kopurua nabarmen hazi zen eta bertan artisauak, langileak eta era guztietako merkatariak bildu ziren. rErlijio ezberdinetako jendea zegoen, katolikoak eta juduak, adibidez. Elkartea legeztatu egin zen eta erreakzionarioen aurkako borrokatu zuen, baita errepublikano-demokratikoen aurka ere. [1]

Prusiako Batzar Nazionala desegin ondoren, 1848ko azaroaren 14an atxilotu zuten Tölcke. Egun gutxi egon zen atxilotutasubasta bateko dirua sahutzeagatik. 1849ko Iserlohnen altxamenduan, hango milizien lehendakaria izatea eskaini zitzaion, baina kargua ukatu egin zuen. Gainera, legezko xedapenak bete behar zituztela argudiatu zuen.

Iserlohnen altxamenduaren ostean, Tölcke-k ihes egin behar izan zuen, traizioz akusatua izan zelako. 1849ko azken egunetan, kartzelara joan zen, baina 1850eko maiatzean kaleratu eta Weselera bidali zuten. Hala eta guztiz ere, 650 thalersko isunarekin zigortu zuten eta eskubide zibilak galdu zituen. Hori guztia, 1850eko maiatzaren 20an subasta baten dirua xahutzea leporatu zitzaiolako, gertatu zitzaion. Geroago, epaia gutxitu zion Hamm-en Apelazio Auzitegiak.

Kartzelatik atera zenean, Tölcke-k Iserlohnen bizitzera joan zen eta bere bizitza berreraikitzen saiatu zen. Kale saltzaile eta idazle gisa aritu zen. 1857an hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Duisburgeko estatuaren aginpideari aurre egiteagatik. Geroago "Volksbote" aldizkarian argitaratutako artikulu bat idatsi zuen. Artikuluan, monarkia konstituzional bat defendatu zuen, Ferdinand Lassalle- ren ideietik oso hurbil. 1860. urtean, Tölcke-k Alemaniako Elkarte Nazionalarekin harremanetan jarri zen. 1865an bere eskubide zibilak berreskuratzeko ahaleginak egin zituen. Bere nahia Iserlohn distrituko adminstratzeile izatea zen eta horregatik saiatu zen bere eskubide zibilak berrezkuratzen baina ez ztuen berreskuratu.

"Knüppeltölcke" -ren karikatura garaikidea

1865. urtearen hasieran, Tölcke-k, Iserlohn-en zegoelarik, Allgemeiner Deutscher Arbeiterverein, Alemaniako Langileen Elkarte Orokorrak, ADAV (letrekin ezaguna dena alemanian)ekin batu zen. Debekuak izan arren, Westfalia eta Renaniako kanpainen aldeko agertu zen. Oso ezaguna bihurtu zen eta ADAV-arentzat jarraitzaile ugari irabazi zituen. Elberfeld-eko Hugo Hillmann- ekin batera, Tölcke, mendebaldeko Prussiako ( Rheinland eta Westphalia ) liderra izan zen .

1865eko azaroaren 30ean, ADAVeko presidentea hautatu zuten Frankfurten . Laster, Sophie von Hatzfeldt kondesarekin gatazkan sartu zen, Ferdinand Lassalle- ren ondareagatik. Momentu horietan, alderdiko estatutual aldatzearen kontra agertu zen. Hugo Hillmann-en aldekoak kongresuaren balioa ukatu zuten eta Tölcke sindikatuaren lehendakaritza postua utzi egin behar izan zuen, 1866ko ekainaren erdialdean. [2] August Perl, presidenteorde ohiak, ordezkatu zuen.

SDAPetik SPDra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874an ADAV sindikatua Prusian debekatu egin zen. Tölcke-k publikoki aitortu zuen SDAP alderdiaren aurkako borroka akats bat izan zela, eta horrek, ADAVa SDAPekin bat egitera bultzatu zuen. Wilhelm Liebknecht bezalako SDAPko zenbait alderdikidek, 1874ko uztailean, ez zuten sinistu hori gertatzen ari zela. Tölcke-k ezin izan zuen ADAV-eko presidentea ( Hasenclever ) konbentzitu ahaleginak batzeko beharra. Hala ere, 1874ko urriaren 11n, Tölcke Wilhelm Liebknechtekin hitz egiten hasi zen, posizioak hurbiltzeko. Leipzigen lehenengo negoziazioak egin ondoren, ondorengo negoziazioak Gotha programa sortu zuten, non Tölcke-k ez zuen parte hartu Wilhelm Hasselmann-ekin zuen gatazkengatik.

Gothako Unitatearen Kongresuan, 1875ean, erakundeen batasuna bukatu zen, azkenean. Alderdi berria Alemaniako Alderdi Sozialisten Alderdia (SPD) deitu zen. Toelcke Dortmund- era joan zen bizitzera eta proiektu berriaren alde lan egin zuen. Partidu berria sendotzeko zereginetan, Dortmundgo elkartea sortu zuen, eta 1878ean, Prentsa Askea, alderdiko organoaren zuzendaria izan zen, Westfalian .

1880. urteko azken asteetan, Dortmundeko Udaleko hauteskundeetara joan zen, baina ez zuen arrakastarik lortu. 1890. urtean Reichstagerako hautagai izan zen eta botoen % 26,7 irabazi zituen, arrakasta moderatua izanez. Lege sozialistaren indargabetzearen ostean, alderdiaren berreraikitzeko prozesuan lagundu zuen, eta hitzaldietan parte hartu zuen, Halle-n eta Erfurt-en. Gaixotasun larria izan arren, 1893ko hauteskunde orokorretara aurkeztu zen, eta garaitu egin zuten, baina Alderdi Liberal Nazionaleko hautagaiak baino emaitza hobeak lortu zituen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl Wilhelm Tölcke 1893ko azaroaren 30ean hil zen Dortmunden, 76 urte zituela. Funerala, abenduaren 4an egin zen, bere alderdiko kideekin, Dortmundgo ekialdean dagoen hilerrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Karl Arnold Reinartz: Carl Wilhelm Tölcke. S. 21.
  2. Gustav Mayer: Johann Baptist von Schweitzer und die Sozialdemokratie. Ein Beitrag zur Geschichte der deutschen Arbeiterbewegung. Gustav Fischer, Jena, 1909. Reeditado por Detlev Auvermann, Glashütten im Taunus, 1970, pág. 162.