Carlos Aseginolaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carlos Aseginolaza
Bizitza
Jaiotza Idiazabal1955eko azaroaren 4a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Artikutza2015eko urtarrilaren 16a (59 urte)
Heriotza modua : trafiko istripua
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak botanikaria, irakaslea eta funtzionarioa
Enplegatzailea(k) Gipuzkoako Foru Aldundia
Kidetza Aranzadi Zientzia Elkartea

Carlos Aseginolaza Iparragirre (Idiazabal, 1955eko azaroaren 4aOiartzun-Goizueta, 2015eko urtarrilaren 16a)[1] gipuzkoar botanikoa izan zen, Euskal Herriko floran aditua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta ingurune-teknikaria izan zen Oiartzun eta Gipuzkoako Foru Aldundian eta baita Beasainen irakaslea ere.[2] Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, 1980ko hamarkadan sakon ikertu zuen Euskal Herriko flora. ARAN herbarioko datu-basea digitalizatzeko lana hasi zuen, hiltzerakoan 200.000 sarrera inguru zituena.[2] Bere lan aipagarrienak Catálogo florístico de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa (1984),[1][2] Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco (1988),[1][2] Mapa de Vegetación de la Comunidad Autónoma de País Vasco (1990-92),[1] Propuesta de Catálogo Vasco de Especies Amenazadas (1997)[1][2] eta, botaniko ororentzat oinarrizko lana den Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak (1999)[2] dira.

Artikutzatik itzultzen ari zela, errepide istripu batean hil zen baso-pista batean. Bere omenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Naturaren ikerketa eta zabalkundeko Carlos Aseginolaza Iparragirre beka ezarri zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   alavesia.org (2015/01/23) En recuerdo de Carlos Aseguinolaza .
  2. a b c d e f   Aranzadi Zientzia Elkartea (2015-1-19) Carlos Aseginolaza botaniko gipuzkoarra hil da .
  3.   gazteaukera.euskadi.eus Naturaren ikerketa eta zabalkundeko Carlos Aseginolaza Iparragirre beka Gipuzkoan .
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Carlos Aseginolaza