Carlos Pera
Carlos Pera | |||
---|---|---|---|
1991 - 2003 ← Jesús María Rodríguez Orrantia - Tontxu Rodríguez → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Barakaldo, 1952ko ekainaren 25a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Calp, 2019ko apirilaren 24a (66 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zirujaua eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Osakidetza | ||
Kidetza | PSE-EE | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Carlos Pera Tambo (Barakaldo, 1952ko ekainaren 25a - Calp, 2019ko apirilaren 24a) bizkaitar mediku eta politikaria izan zen.
Medikuntzan lizentziaduna, bere arlo profesionalean jardun zuen 1981 eta 1988 artean; 1987an, ordea, PSE-EEn sartu zen, eta lau urte geroago lortu zuen alkatetza aurreneko aldiz, Jesus Maria Rodriguez Orrantia alderdikideak utzitako lekua hartuta.[1]
Hiru legealdi igaro zituen zeregin horretan, 2003ra arte. EAJrekin koalizioa osatuta gobernatu zuen lehen bi legealdietan. Laugarrenez ere aurkeztekoa zen, baina azkenean Tontxu Rodriguezek ordezkatu zuen, Perak ez baitzuen onartu alderdiak prestatutako zerrenda. Hiru urte lehenago, 2000an, alderdiko Bizkaiko idazkari nagusi izateko lehian sartu zen Patxi Lopezekin, baina Lopez nagusitu zitzaion. Udala utzita, Osakidetzan egin zuen lan, Barakaldon bertan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Urain, Jon O.. (2019-04-27). «Barakaldo berriaren «sustatzaile»» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.