Carmen Cervera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carmen Cervera
Carmen Cervera. Inauguracion Thyssen Málaga.jpg
Miss Espainia

Bizitza
Izen osoa María del Carmen Rosario Soledad Cervera y Fernández de la Guerra
Jaiotza Sitges eta Bartzelona1943ko apirilaren 23a (75 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza
Espartaco Santoni
Lex Barker  (1965 -  1972)
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak arte bildumagilea, arte-merkataria, filantropoa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea, socialitea, modeloa, kultura-ekintzailea eta aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm0148947

María del Carmen Rosario Soledad Cervera y Fernández de la Guerra Thyssen-Bornemiszako baroisa alarguna (Bartzelona, 1943ko apirilaren 23), modelo eta aktore izan zen filantropo katalan bat da. Gaur egun, oso ezaguna da bere bildumagile jardueragatik eta Tita Cervera deitzen dio jendeak, nahiz eta Carmen Thyssen-Bornemisza ezkondu zeneko izena erabiltzen duen. Suitzako nazionalitatea du. 

Miss Espainiatik baroisara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Enric Cervera Anfruns i Manent, katalana zen eta ama, María del Carmen Fernández de la Guerra y Álvarez (Madrilen hil zen 1992/02/22an), Los Arcos-en (Nafarroa) jatorria zuen, non udak ematen zituen neskatoa zenean. Bertan, Kultura Etxeak bere izena dauka, eta haren inauguraziora joan zen 2000. urtean. 

Carmen-ek Bartzelonako hainbat ikastetxe pribatuetan ikasi zuen eta gero Londresen.

1961. urtean, Miss Espainia lehiaketan irabazi zuen, Miss Katalunia bezala parte hartuz eta Miss Unibertso lehiaketan hirugarrena izan zen. 

Miss Unibertso-ko parte hartzeari esker, Carmenek Hollywoodera joateko aukera izan zuen. 

1965. urtean Lex Barker aktorearekin ezkondu zen, bere Tarzanen pelikulengatik famatua. 

1972an alargun gelditu zen Lex Barker bihotzekoak jota ustekabean hil zenean New Yorken

1975ean, Venezuelako playboy eta zinema produktore Espartaco Santoni ezagunarekin harremanak hasi zituen. 

1981ean bere hirugarren senarra ezagutu zuen, Hans Heinrich Von Thyssen baroia, nahiz eta 1985. urtearen amaiera arte bere emaztea ez izan, Denise Shorto aurreko emaztearekin zeukan liskarragatik.