Carmen Lamela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carmen Lamela
Bizitza
Jaiotza 1961 (55/56 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Comillasko Pontifize-Unibertsitatea
(1979 - 1984) zuzenbide
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak epailea
Enplegatzailea(k) Espainiako Auzitegi Nazionala
Jasotako sariak

Carmen Lamela Díaz (1961) espainiar epaile bat da. 2014tik intrukzio-epaile nagusi bezala lan egiten du Audientzia Nazionalean. Zigor zuzenbidean bereizitua dago.

Bera ikertzen ari da Dena da ETAren azken kasu esanguratsuena. 2016ko Urriaren 15ean, Altsasuko herriko feria eguneko goizaldeko 5:00etan herriko taberna batean kalez jantzitako bi guardia zibilen, beren bikoteen eta altsasuar talde baten arteko liskarraren ondorioz, agenteetako batek orkatila lesionatuta amaitu zuen alde batean. Horren ondorioz, Altsasuko gazte asko atxilotu eta terrorismo ekintzatzat hartu zuen epaileak. Horietako hiru, gartzelan daude oraindik "ihes egin ahal dutelako". Hamar eta hamabost urte arteko kartzela zigorra eskatzen diete gartzelan dauden hiru presoei eta beste sei gazte gehiagori ere. Carmen Lamelaren arabera, bi guardia zibili eta euren bikotekideei «osotasun fisikoaren eta askatasunaren aurkako eraso larria» egin zieten auzipetuek, «ordena konstituzionala nahasi eta biztanlerian edo horren zati batean terrorea sorrarazteko». Urrats horrekin, epaiketa irekitzeko eskaera egin zion Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko epaimahaiari.[1]

Beste ikerketa polemiko bat, 2017ko urrian gertatu zen. Lamelaren aginduz, ANC eta Omniuneko lehendakariak gartzeleratu zituen sedizioa leporatuta.[2] Atxilotutako hauek ere, Altsasukoen antzera, 15 urteko gartzela zigorrak jaso ahal dituzte.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.