Caroline Sarran
Caroline Sarran | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Caroline Sarran 1984ko abenduaren 24a (39 urte) Baiona |
Bizilekua | Cap Berton (Landak, Okzitania) |
Altuera | 167 cm |
Pisua | 59 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 2003 |
Sponsorrak | O'Neill |
Lorpen garrantzitsuenak | Europako txapeldun zenbait kategoria eta urtetan |
Caroline Sarran (Baiona 1984ko abenduaren 24a -) Lapurdiko emakumezko surflari profesional bat da. Zenbait urtez Europako txapelduna izan da, bai 18 urtetik beherakoetan bai ASP mailan.
Egun Cap Bertonen bizi da, Jean-Sébastien Estienne bikotekide eta surflari profesionalarekin; lehenago Angelun bizi zen, Anglet Surf Clubeko kidea da eta angeluartzat jo ohi da[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marc bere aita estatuko txapelduna izan zen; bera eta bere anaiak Europako snowboardaren aitzindarien artean daude, bestalde. Hori dela eta Caroline alabak surfa, snowboarda eta [skate]]a oso txikitatik deskubritu zituen, surfa sei urterekin. Angeluko Zaldunen hondartza[2] izan zen bere kutuna garai horietan eta txikienekin oso lan txukuna egiten duen Bidarteko surf klubean eman zuen izena. 12 urterekin estatuko txapelduna izan zen.
Kirolean karrera egin lezakeela hasi zen ikusten eta behin Batxilergoa amaituta hasi zen profesional gisa. Emmanuelle Joly eta Marie-Pierre Abgrallekin bere progresioa oso azkarra izan zen zirkuituan eta bere konpromiso eta indarrak inpresio handia ematen zuten.
Behin baino gehiagotan zirkuituko onenak (Layne Beachley, Keala Kennelly, Rochelle Ballard) gainditu zituen eta "arriskutsu" ospea hartu zuen. 2003 eta 2004an oso emaitza onak izan eta gero 2006an WCT zirkuitura pasatzeko hautagaien artean egon zen; hiru postu baino ez zitzaizkion falta izan.
2004an Fiji eta Angeluko konpetizioetan bosgarren postua lortu zuen, wildcard edo konbidapena erdietsi eta gero.
2005ean Europako ASPko[3] beste txapelketa bat irabazi eta gero 2006ko denboraldia oso ondo hasi zen eta harrezkero 2007an emakumezkoen munduko elitean aritzeko eskubidea ziurtatu zuen. 2008 eta 2009an WQSn aritu da.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998tik 2002ra: 5 aldiz erreskadan frantses estatuko eta Europako txapelduna 18 urtetik beherako kategorian.
- 2004 eta 2005ean Europako ASPko txapelduna.
WCT[4]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007ko ASPko World Tour: 16.a; WQSra jaitsi behar du (WQSko bere 23. postua ez da nahikoa WCTn mantentzeko).
WQS[5]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istripua Angelun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero Angelun Surf de nuit ("gaueko surfa") saio bat antolatzen da udan. 2009ko abuztuaren 14an[6] ospatutakoan Sarranek kolpe bat izan zuen uretan eta arrisku larrian egon zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikus Gênets futbol taldeko webgunea.
- ↑ Frantsesezko izenez Cavaliers, Lapurdiko kostaldeko ospetsuenetakoa, ez bada ospetsuena, surferako.
- ↑ Association of Surfing Professionals
- ↑ World Championship Tour, munduko txapelketa nagusia.
- ↑ World Qualifying Series
- ↑ Gertaeraren kronika.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Bere bloga.
- (Ingelesez) Elkarrizketa.