Casa da Música
Casa da Música | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Porto |
Portugalgo udalerria | Porto |
Freguesia | Cedofeita, Santo Ildefonso, Sé, Miragaia, São Nicolau e Vitória |
Koordenatuak | 41°09′32″N 8°37′51″W / 41.158886°N 8.630711°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 2005eko apirilaren 14a |
Jabea | Porto |
Erabiltzailea | Orquestra Nacional do Porto (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Rem Koolhaas Ellen van Loon (en) ![]() Office for Metropolitan Architecture (en) ![]() |
Egitura ingeniaritza | Arup (en) ![]() |
Materiala(k) | hormigoia |
Estiloa | Dekonstruktibismoa |
Solairuak | 11 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Casa da Música (Musikaren Etxea) Portoko (Portugal) kontzertu-aretoa da, Rem Koolhaas arkitekto holandarrak diseinatua. Izen bereko erakundea eta bere hiru orkestrak (Orquestra Nacional do Porto, Orquestra Barroca eta Remix Ensemble) hartzen ditu.[1] "Porto 2001-Kulturaren Europar Hiriburua" proiektuan sartu zen, 1999an hasi eta 2005eko hasieran amaitu zena, hau da, aurreikusitako datatik 6 urtera. Porto hiriko benetako ikurra da.[2]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Casa da Música hiriko trafiko-gune nagusi baten ondoan eraiki zen, Rotonda da Boavistan alegia. Eraikina kokatuta zegoen tokia, antzina, zerbitzutik kanpo zeuden tranbiak gordetzeko tokia zen. 100 milioi euroko kostua izan zuen. Eraikuntza-prozesuak, duen forma bitxia eraikitzeari dagokionez, ingeniaritzako erronka berriak sortu zituen. Eraikitzaileak Ove Arup (Londres) eta Afassociados (Oporto) izan ziren.[3]
Irekiera-kontzertua 2005eko apirilaren 14an izan zen, Clá eta Lou Reed artistekin, baina ofizialki eraikina hurrengo egunean inauguratu zen, apirilaren 15ean, Jorge Sampaio Portugalgo presidentearen eskutik. Han izan ziren lehen ministroa, beste politikari ospetsu asko eta hiriko jendea.[4]
Casa da Musicak bi auditorium nagusi ditu, nahiz eta eraikineko beste arlo asko erraz egokitu daitezkeen kontzertuetarako eta beste jarduera batzuetarako (tailerrak, hezkuntza-jarduerak, etab.). Entzunareto nagusiak 1.238 lagunentzako edukiera du hasieran, baina aldatu egin daiteke beharren arabera.
Eraikinaren goiko aldeko jatetxea 250 pertsonatik gorako edukiera izateko diseinatuta dago.
Eraikinari laudorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinaren diseinua oso txalotua izan da mundu osoan. Pepe Ouroussoff The New York Times egunkariko arkitektura kritikariak "Rem Koolhaas arkitektoak inoiz eraiki duen proiekturik erakargarriena" izendatu zuen. Bilboko Frank Gehryren Guggenheim Museoaren "diseinu oparoarekin" ere alderatu zuen.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hall.
-
Jatetxea.
-
Azulejoen horma.
-
Ordenagailu interaktiboa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eraikinean ere Casa da Musica abesbatza eta Haur abesbatza dute egoitza.[1]
- ↑ https://www.oma.com/projects/casa-da-musica
- ↑ http://www.monumentos.gov.pt/Site/APP_PagesUser/SIPA.aspx?id=21031
- ↑ http://www.monumentos.gov.pt/Site/APP_PagesUser/SIPA.aspx?id=21031
- ↑ https://www.nytimes.com/2005/12/25/arts/design/a-vision-of-a-mobile-society-rolls-off-the-assembly-line.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez):Webgune ofiziala.