Rem Koolhaas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rem Koolhaas
Koolhaas, Rem.jpg
Bizitza
Jaiotza Rotterdam1944ko azaroaren 17a (73 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Familia
Ezkontidea(k) Madelon Vriesendorp
Hezkuntza
Heziketa Architectural Association School of Architecture
Cornell Unibertsitatea
Cornell University College of Architecture, Art, and Planning
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa, hirigilea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenak Maison à Bordeaux
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0465549
Oportoko Musika Etxea (Portugal).

Remment Lucas Koolhaas (Rotterdam, 1944ko azaroaren 17a — ) herbehereetako arkitekto, hirigile, kazetari eta gidoilaria da.

Londresko Architectural Association arkitektura-eskolan burutu zituen ikasketak. OMAko (Office for Metropolitan Architecture) arkitekto nagusia da, eta Harvard unibertsitatean Hirigintzako eta Arkitekturako irakaslea da.

Oso ezaguna da bere lan teorikoengatik, besteak beste, Delirious New York, S,M,L,XL edo Content lanengatik, arkitekturaren bazterrak irauli zituztenak. Koolhaasen obrek arkitekturaren diziplinaren kontradikzioekin egiten dute lan, gero eta globalizatuago eta merkatalizatuagoa den munduan arkitekturaren berezko ideia humanista eta teknika eta materialen egiatasuna uztartzean halabeharrez sortzen diren kontradikzioekin, alegia. Koolhaasen estiloa zaila da definitzen. Zenbaitek dekonstrutibismoaren barnean kokatzen dute, baina Koolhaasen arkitektura, beharbada, ideien erradikalizazioaren ildotik ulertu beharko litzateke, ustekabeko ideia batek maiz proiektu osoa definitu eta materia hartzen duelako.

Musika Etxearen barrualdea

Bere lanetan denetarik aurki dezakegu, nahiz eta tamaina handiko proiektuak bereziki atsegin dituen.

2000 urtean Pritzker saria jaso zuen, arkitekto batek lor dezaken nazioarteko saririk garrantzitsuena.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rem Koolhaas Aldatu lotura Wikidatan