Jorge Sampaio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Sampaio
Jorge Sampaio (2010).jpg
(2010)
18. Portugalgo presidentea

1996ko martxoaren 9a - 2006ko martxoaren 9a
Mário Soares - Aníbal Cavaco Silva
69. Mayor of Lisbon (en) Itzuli

1990eko urtarrilaren 22a - 1995eko azaroaren 15a
Nuno Krus Abecasis (en) Itzuli - João Soares (en) Itzuli
General Secretary of the Socialist Party (Portugal) (en) Itzuli

1989ko urtarrilaren 15a - 1992ko otsailaren 23a
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1985 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1980 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1979 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Q60049558 Itzuli
Hautetsia: 1987 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Coat of arms of the Assembly of the Portuguese Republic.svg
Member of the Assembly of the Republic (en) Itzuli


Barrutia: Lisbon (en) Itzuli
Hautetsia: 1991 Portuguese legislative election (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoaJorge Fernando Branco de Sampaio
JaiotzaLisboa1939ko irailaren 18a
Herrialdea Portugal
HeriotzaSanta Cruz Hospital (en) Itzuli2021eko irailaren 10a (81 urte)
Hobiratze lekuaAlto de São João Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Maria José Ritta (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaAlderdi Sozialista

jorgesampaio.pt…
Find a Grave: 231904846 Edit the value on Wikidata
Signature of Jorge Sampaio.png

Jorge Fernando Branco de Sampaio (Lisboa, Portugal, 1939ko irailaren 18a - Camaxide, 2021eko irailaren 10a) portugaldar politikaria izan zen. 1989tik 1995era Lisboako alkate izan zen, eta 1996-2006 bitartean Portugalgo lehendakaria.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboako Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin zituen. Politikan 1958an hasi zen, Humberto Delgado jeneralaren alde egin zuenean Errepublikako lehendakaritzarako kanpainan. 1960ko hamarkadan ikasleen buruzagi izan zen portugaldar unibertsitarioek Lisboan, Porton eta Coimbran izan zituzten borrokaldietan António de Oliveira Salazarren diktaduraren kontra. Aldi berean, preso politikoen abokatu izan zen. 1974an behin-behineko IV. gobernuan parte hartu zuen, eta Lankidetzako Estatuko idazkari izan zen. Handik gutxira, Ezker Iraultzaileko Mugimenduaren sorreran parte hartu zuen.

1978an Portugalgo Alderdi Sozialistan sartu zen, eta hurrengo urtean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegirako hautatu zuten. 1985. urteaz geroztik Alderdi Sozialistako diputatu izan zen, eta 1989an sozialisten idazkari nagusi hautatu zuten. Sampaiorekin Alderdi Sozialistaren estrategia politikoa Alderdi Sozialdemokratari nagusitasuna kentzea izan zen. 1989an Alderdi Sozialistak Portugalgo udal nagusiak Alderdi Sozialdemokratari kentzea lortu zuen, eta Sampaio Lisboako alkate hautatu zuten. Handik bi urtera berriz ere hautatu zuten hiriburuko alkate. 1995ean lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkezteko asmoa azaldu zuen, eta 1996an garaile irten zen. 2006a arte Portugalgo Errepublikako presidentea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Sampaio Aldatu lotura Wikidatan