Edukira joan

Ekora

Koordenatuak: 42°34′04″N 2°28′13″W / 42.5678°N 2.4704°W / 42.5678; -2.4704
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekora
 Araba, Euskal Herria
Ekorako udaletxea eta San Joan Bataiatzailearen eliza

Ekorako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Yécora/Iekora
AlkateaAlfredo Arguijo Echazarreta
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01322
INE kodea01060
Herritarraekorar
Kokapena
Koordenatuak42°34′04″N 2°28′13″W / 42.5678°N 2.4704°W / 42.5678; -2.4704
Map
Azalera18,80 km²
Garaiera694 metro
Distantzia49 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria249 (2023)
2 (2022)
alt_left 128 (%51,4) (%56,2) 140 alt_right
Dentsitatea15,21 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 3,92
Zahartze tasa[1]% 18,54
Ugalkortasun tasa[1]‰ 37,74
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 88,89 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,24 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,57 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 18,28 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 1.95 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1669
Webguneahttp://www.ayuntamientodeyecora.com/

Ekora[4] (ofizialki Yécora / Iekora) Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 50 bat kilometro hego-ekialdera dago. Herria udalerriaren iparraldean dago.

Udalerriaren izen ofiziala Yécora/Iekora bada ere, euskal era arautua Ekora da. Badira Euskaltzaindiaren erabaki hori arrazoitzen duten antzinako agiriak, Donemiliaga Kukulan gordeak; izan ere, XI. mendean Equora eta Ecora deiturak jaso ziren.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI mendearen erdialdera existitzen zen San Miguel de Biurko izeneko ermita. 1057ko abenduaren 7an Peñalengo Antsok Fortuñones Antsori San Miguel de Yécora monastegia eta inguruko lurrak eman zizkion zaldi bat eta bi aztoreren truke[5]. XIII eta XIV mendeen artean Berzijanako Andre Mariaren baseliza eraiki zen, kondairak dioenez Ekorako artzain batek amabirjina aurkitu zuen tokian bertan[6].

1140 urteko agiri batean Eskide izeneko herrixka bat aipatzen da, gaur egungo Ekoraren iparraldean kokaturik zegoena. San Millán de Esquide monastegia izan zen bertan. 1670 urtean izurriak jota bertan behera gelditu zen herria. Gaur egun eremu hark Eskide toponimoa mantendu du[7].

Guardiaren menpeko herrixka bat izan zen 1669ra arte, Karlos II.a Espainiakoak hiri-titulua eman zion arte, alegia.

Ekorako biztanleria
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Ekoran»

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekorago udalbatza

Alderdia

2019

2023

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 7
126 (% 72,41)
4 / 5
86 (% 51,50)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 7
30 (% 17,24)
1 / 5
58 (% 34,73)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
9 (% 5,17)
0 / 5
41 (% 24,55)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean

Hauek izan dira Ekorako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Antonio Ibañez Ayala[5][8][9][10] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Eduardo Jalon Lacalle[5][8] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Antonio Fernandez Armentia[8] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Jalon Lacalle[5][8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Angel Echazarreta Seigido[5][8] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Angel Echazarreta Seigido[5][8] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Ibañez Fernandez[8] 2003 2007 Alderdi Popularra
Iñaki Ibañez Fernandez[8] 2007 2011 Alderdi Popularra
Iñaki Ibañez Fernandez[8][11] 2011 2015 Alderdi Popularra
Joana Lopez Garcia[8] 2015 2019 Zukera Talde Independentea (AIZ-ZTI)
Rafael Fernandez Jalon[8] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[12]
Alfredo Arguijo Echazarreta[13] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Gaur egun gaztelania da nagusi. Ekorako euskararen galera, dirudienez, IX. eta XVI. mendeen artean gertatu zen. Hala ere, herriko gazteak (25 urtetik beherakoak) elebidunak dira, tokiko ikastolen (Assa Ikastola, San Bizente Ikastola) lanari esker. Herriko umeen % 73,4 euskarazko ereduan matrikulatuta dago.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzean Santo Domingo eguna ospatzen da eta abuztuaren hirugarren asteburuan Berzijanako Andre Mariaren eguna. Bietan ala bietan prozesioa egiten da Berzijanako baselizara. Prozesioari lagunduz zortzi dantzarik eta katximorroak La cadena dantza tradizionala egiten dute[14].

En Tol Sarmiento (ETS) musika taldea Ekoran sortu zen 2005ean eta arrakasta handia izan du. Euskal Herriko ska-rock musika jorratzen du

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Joan Bataiatzailearen eliza, estilo gotikoa eta errenazentista uztartzen dituena. XIV. mendeko kanpandorre karratua du[14].
  • Berzijanako Andre Mariaren baseliza, XIII-XIV. mende bitartekoa, herrigunetik kilometro batera dagoena. 1984an zaharberritu zuten.
  • Iturri zaharra, Erdi Arokoa omen dena.
  • Elurtegia, XVII. mendekoa, Elizaren atzeko partean dago.

Ekorar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Ekora euskal era arautua euskaltzaindiaren webgunean
  5. a b c d e f «Yécora» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  6. (Gaztelaniaz) Rutas – Ayuntamiento de Yécora – Iekorako Udala. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  7. «Esquide» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  9. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa 2019-04-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  10. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 316 or..
  11. (Gaztelaniaz) «Intensa búsqueda de un hombre desaparecido en Yécora» El Correo 2011-01-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  12. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  13. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  14. a b (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d4661aa470b8e961d85e487feff5. (2006-05-10). «Yécora» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  15. «de Ayala, Miguel» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  16. (Gaztelaniaz) Deia: ETA le exigió a "Kinito" una autocrítica para que pudiera ser admitido en el colectivo de presos[Betiko hautsitako esteka]
  17. «Urquijo Borde, Joseba» Aunamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa