Edukira joan

Cathay Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cathay Williams

Bizitza
JaiotzaIndependence1844ko iraila
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaTrinidad, 1893 (48/49 urte)
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua, militarra, jostuna eta esklabotza
Zerbitzu militarra
Adar militarraUnion Army (en) Itzuli
Graduasoldadu soil
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

Find a Grave: 83966948 Edit the value on Wikidata

Cathay Williams, Armadan sartzeko William Cathay (Independence, Missouri, AEB, 1844ko iraila – 1893 ) estatubatuar esklaboa,militarra, sukaldaria eta jostuna izan zen. Gizonez mozorrotuta eta bere izena 'gizon itxurara' egokituta AEBko Armadan zerbitzatu zuen Alistatutako lehen emakume afroamerikarra izan zen, eta dokumentatutako bakarra.[1][2][3]

Williams Independencen jaio zen, Missourin. Gizon beltz aske baten eta emakume beltz esklabo baten alaba zen, eta, beraz, umearen (Cathay Williams) legezko egoera ere esklabotza zen. Nerabezaroan, Williamsek etxeko esklabo gisa lan egin zuen Johnson landetxean, Jefferson Cityko kanpoaldean, Missourin. 1861ean Batasuneko indarrek Jefferson okupatu zuten Sezesio Gerra hastean. Une horretan, Batasunak ofizialki "kontrabandotzat" jo zituen harrapatutako esklaboak, eta emakume asko laguntza militarreko postuetan zerbitzatzera behartu zituzten, sukaldari, garbitzaile edo erizain gisa. Williamsek hamazazpi urte zituen, eta Indianako Infanteriako 8. Boluntarioen Erregimentu zerbitzatu zuen. William Plummer Benton koronelaren agindupean.

Ameriketako Gerra Zibila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo urteetan, Williamsek zegokion Indianako Erregimenduarekin bidaiatu zuen, soldaduei Arkansas, Louisiana eta Georgian zehar egindako ibilaldietan lagunduz. Cathay Williams Pea Ridgeko batailan eta Ibai Gorriaren kanpainan egon zen. Aldi batez Litle Rockera transferitua izan zen, non gizon afroamerikarrak soldadu gisa zerbitzatzen ikusi zituen, eta soldadutzarako interesa piztu zitzaion. Geroago, Williams Washington Hirira aldatu zen. Bertan, Philip Sheridan jeneralaren aginduetara lan egin zuen. Gerra amaitu zenean, Williams Jefferson Barracksen ari zen lanean.

AEBko Armada Zerbitzuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armadan emakumeen zerbitzua debekatu arren, Cathay Williams Estatu Batuetako Armada Erregularrean sartu zen, gizonez mozorrotuta eta "William Cathay" izen faltsuarekin, 1866ko azaroaren 15ean Saint Louis, Missouri hiru urterako. 38. erregimentuari esleitu zitzaion. Ameriketako Estatu Batuetako Infanteria Institutuan, azaleko azterketa mediko bat egin ostean. Beste bi pertsonak baino ez zekiten iruzurra, lehengusuak eta lagun batek, biak errejimentu berean soldadu zeudenak.

Bere izena eman eta gutxira, Williamsek baztanga hartu zuen, ospitalera eraman zuten eta bere unitatera itzuli zen, orduan Mexiko Berrian kuarteleratuta zegoena. Baztangaren ondorioek, Mexiko Berriko beroak edo hainbeste urtetako martxaren efektu metatuek eraginda, bere gorputzak tentsio seinaleak erakusten hasi zen. Maiz ospitaleratu zuten. Postetxeko zirujauak azkenean deskubritu zuen emakumea zela, eta komandanteari jakinarazi zion. Armadan lizentziatu zen Charles E. Clarke kapitainaren eskutik 1868ko urriaren 14a.

Soldadutzaren ondorengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cathay Williams Mexiko Berriko Fort Unionera joan zen sukaldari gisa lan egitera, eta geroago Coloradoko Pueblo herrira. Williams ezkondu egin zen, baina ezkontza modu penagarrian amaitu zen, senarrak bere dirua eta zaldi-taldea lapurtu zituenean. Williamsek atxilotu egiarazi zuen. Gero Trinidadera joan zen bizitzera, Coloradora, eta han jostun gisa bizi izan zen. Seguraski pentsio baten jabe ere izan zen. Sasoi horretan egin zen publiko Williamsen historia. Saint Louiseko erreportari batek zurrumurruak entzun zituen armadan zerbitzatutako emakume afroamerikar bati buruz, eta hura elkarrizketatzera joan zen. Bere bizitza eta zerbitzu militarra Saint Louis Daily Times 1876ko urtarrilaren 2an argitaratu zen.

1889ko amaieran edo 1890eko hasieran, Cathay Williams bertako ospitale batean sartu zen, eta hantxe egon zen denboraldi batez. 1891ko ekainean, berriz, AEBko armadan izan zuen zerbitzuan oinarritutako ezintasun pentsioa eskatu zuen. Gaixotasunaren izaera eta desgaitasuna ez dira ezagutzen. Baziren emakume soldaduei pentsio bat ematen aurrekariak. Deborah Sampsonek 1816an, Anna Maria Lanek eta Mary Hayes McCauleyk (Molly Pitcher izenez ezagunagoa) pentsioak jaso zituzten AEBko Independentzia Gerran egindako lanarengatik.

Desgaitasun pentsioa zela eta agiriak.

Pentsioa ezeztatu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893ko irailean, AEBko Pentsio Zerbitzuan enplegatutako doktore batek Cathay Williams aztertu zuen. Nahiz eta neuralgia eta diabetesaz gain, oinetako behatz guztiak moztu eta makuluekin baino ezin ibil zitekeen, medikuak erabaki zuen ez zuela eskubiderik ezintasunarengatik inolako pentsiorik jasotzeko, eta bere eskaera atzera bota zuten.[4][5]

Ez dakigu zehazki noiz hil zen, baina pentsioa ukatu eta gutxira hil zela suposatzen da, ziurrenik 1893ko uneren batean. Jarri zioten zurezko hilarri xumea, laster hondatu zitzaion. Hori dela eta, bere hilobiaren lekua galdu egin da.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016an, Leavenwortheko (Kansas) Richard Allen Cultural Centerren Cathay Williamsen brontzezko busto bat eta bere historia biltzen zuen plaka bat, arrosa lorategi txiki batek inguratuta, kanpoaldean jarri zuten.[6]
  • 2018an, Cathay Williamsen omenezko banku bat inauguratu zuten Infanteriako Museo Nazionaleko ohorezko pasealekuan.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Cathay Williams – Female Buffalo Soldier – Legends of America» www.legendsofamerica.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  2. (Ingelesez) McCormick, Jinny. (2017-05-21). «10 Facts: Cathay Williams, America’s First Black Female Soldier | War History Online» warhistoryonline (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  3. (Ingelesez) Carlton, Genevieve. (2021-09-28). «Meet The Trailblazing Former Slave Who Became The First Black Woman In The U.S. Army» All That's Interesting (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  4. Voices of the Buffalo Soldier: Records, reports, and recollections of military life and service in the West. Edited by Frank N. Schubert. Albuquerque: University of New Mexico Press, 2003, p. 33.
  5. Disapproved Pension Application File for Cathay Williams (aka William Cathay), 38th U.S. Infantry Regiment, Company A (SO-1032593). .
  6. Davismirandadavis, Miranda. (22 de julio de 2016). Monument to female Buffalo Soldier is dedicated in Leavenworth | The Kansas City Star. Kansascity.com.
  7. Olivia. (16 de febrero de 2018). WTO. .[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]