Edukira joan

Catherine Lacey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catherine Lacey

Bizitza
JaiotzaTupelo1985eko apirilaren 9a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaLoyola University New Orleans (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Jasotako sariak

Catherine Lacey (Tupelo, Misisipi, 1985eko apirilaren 9a) idazle estatubatuarra da. Nobody is ever missing (Farrar. Straus eta Giroux, 2014) txalotu zuen AEBetako literatur kritikak. Dwight Garnerrek New York Timesen esan zuen bere prosa «ameslaria eta basatia zela aldi berean». New Yorkeko Time Out gidak eta The New Yorkerrek 2014ko libururik onentzat jo zuten.[1][2] The Atlantic eta The New York Times hedabideetan argitaratu izan ditu bere istorio laburrak.

Tupelon jaioa, New Yorken bizi da 90eko hamarkadatik.[3] Susan Tims eta George Booth II.aren alaba da, Tupelo Hardware Konpainiako jabeen hirugarren belaunaldikoa, Elvis Presleyren jarraitzaileentzako erromesaldi-enpresa familiarra da Tupelo, Elvisen amak bere lehen gitarra haren dendan erosi zuelako.[4] Tupeloko Highland Circle auzoan hazi zen, eta bertan joan zen lehen hezkuntzara.[5] Bigarren hezkuntzaTennesseeko barnetegi batean ikasi zuen, eta istorioak kontatzeko zaletasuna Tupelon sortu zitzaion; 12 urte zituela, Tupelo Community Theatre antzerki taldeko zuzendariari mezu elektroniko bat bidali ostean, paper bat lortu zuen.[3][5]

New Orleanseko Loiolako Unibertsitatean Ingelesean, sormenezko idazketan eta arte bisualetan graduatu zen, eta, ondoren, New Yorkera joan zen, Columbiako Unibertsitatean Sormenezko Ez-Fikzioa masterra egitera.[6][5]

2010etik bed and breakfast baten jabekidea da Brooklynen, sei lagunekin, 3B The Downtown Brooklyn Bed & Breakfast izenekoa, zeinek diru sarrera egonkorrak ematen dizkion idazketan aritzeko.[5]

2012an, New York Foundation for The Arts Artists' Fellowship erakundearen beka bat irabazi zuen.

2014an, Granta nazioarteko narratiba aldizkariak «Nueva Voz de Granta» izendatu zuen.[7]

Omi international Arts Center-en egoiliarra izan da, eta 2016ko martxoan idazle hasiberrientzako hamar Whiting Awards-etako bat lortu zuen, bere garaian David Foster Wallacek edo Jonathan Franzenek ere lortu zuten errekonozimendua.[6]

Columbiako Unibertsitateko Arte Eskolako irakaslea da.[7]

Nobody is ever missing

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean hasi zen eleberriari forma emango zioten istorioen seriea idazten, Brooklynen bed and breakfast negozioa hasi zuen bitartean, lagun batzuekin.[5] Asteburuan kontzentratu zuen lana, eta gainontzeko denbora bere lan literariorako geratu zitzaion. Urte eta erdi inguru behar izan zuen eleberria idazteko, eta 2012an eman zion bere literatur agenteari.[3] Ekintza Zeelanda Berrian kokatu zuen, azaldu du elkarrizketa batean, bera ere herrialde horretara joan zelako, hiru hilabete eman zituelako han, eta, dioenez, txundituta geratu zelako.[6]

Protagonista, Elyria, New Yorkeko neska gazte bat da, dena alde eta dena kontra duen bizitzaren "albo-kalteetara" amildu baino lehen, guztiaz eta guztiez dibortziatzea erabakitzen duena. Zeelanda Berrira joateko txartela erosi, New Yorketik ahalik eta urrunen dagoen tokira, eta abenturari ekiten dio.

Laceyri protagonista feminista ote den galdetzen diotenean, zenbait gauzatan baietz uste duela erantzuten du, baina zenbait irakurlek pentsatzen dutela Elyria ahulegia eta pasiboegia dela feministatzat jotzen diren eleberrietako protagonistak izan ohi direnerako. Berea, dio egileak, independentzia versus menpekotasuna jorratzen duen eleberria da.[6]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko abuztuaren 1ean, Peter Musante antzerki irakaslearekin ezkondu zen, Brooklynen.[8]

  • Nobody is ever missing (Farrar, Straus and Giroux, 2014) .
  • The Answers (Farrar, Straus and Giroux, 2017)
  • Pew (Farrar, Straus and Giroux, 2020)
  • Biography of X (Farrar, Straus and Giroux, 2023)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Garner, Dwight. (22 de julio de 2014). Catherine Lacey’s Melancholy ‘Nobody Is Ever Missing’. ISSN 0362-4331..
  2. «The 10 best books of 2014» Time Out New York.
  3. a b c «Literary laurels: Tupelo native finds critical success with debut novel - Daily Journal» Northeast Mississippi Daily Journal 6 de diciembre de 2014.
  4. «Elvis Guitars Les Paul Gibson Guitar | Elvis Presley News Elvis News» www.elvispresleynews.com.
  5. a b c d e «Catherine Lacey» Mud And Magnolias 31 de julio de 2014.
  6. a b c d «Una mujer (pos)herida» La Vanguardia.
  7. a b «Catherine Lacey» arts.columbia.edu.
  8. Catherine Lacey, Peter Musante. 2 de agosto de 2015 ISSN 0362-4331..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]