Cebidae
| Cebidae | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Primates |
| Familia | Cebidae Bonaparte, 1831 |
Cebidae Platyrrhini taldeko bost familietako bat da. Euren barruan bi subfamilia daude, Cebinae (tximino kaputxinoak), Cebus eta Sapajus generoak dituena, eta Saimiriinae (tximino urtxintxak), Saimiri generoarekin[1]. Batez ere Hego Amerikan bizi dira, espezie batzuekin Erdialdeko Amerikan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitzetan bizi dira eta gutxitan jaisten dira lurrera. Normalki tximino txikiak dira, handienak 33tik 56 zentimetrorako tamaina eta 2,5etik 3,9 kiloko tamainara hartzen du. Orojaleak dira, batez ere fruta eta intsektuak jaten dituzte, nahiz eta ezberdinak izan daitezkeen espezieen arabera.
| Hortzeri-formula |
| 2.1.3.2-3 |
| 2.1.3.2-3 |
Kumaldiko kume bat edo bi izaten dituzte 130 egunetik 170erako haurtzaroaren ostean. Animalia sozialak dira eta 5etik 40 arteko tamaina duten taldetan bizi dira. Orokorrean egunez bizi dira.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cebidae
- Cebinae
- Saimiriinae subfamilia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tuttle, Russell H., ed. (2009). South American Primates: Comparative Perspectives in the Study of Behavior, Ecology, and Conservation. Springer New York ISBN 978-0-387-78704-6. (kontsulta data: 2025-07-31).