Edukira joan

Saimiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saimiri
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCebidae
SubfamiliaSaimiriinae
Generoa Saimiri
[[|]]

Saimiri Platyrrhini taldeko Cebidae familiako primate genero bat da. Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako baso tropikaletan bizi dira, 2.000 metroko altueratik behera.

Espezie gehienak alopatrian edo parapatriamn bizi dira Amazonian, Saimiri oerstedii ezik, Panaman eta Costa Rican bizi dena.

Egunez bizi diren espezieak dira, zuhaitzetako goikaldeetan, 35 eta 50 aleko taldeetan. Fruituak, arraultzak, intsektuak, igelak eta beste ornodun txiki batzuk jaten dituzte. 25 eta 35 zentimetro arteko tamaina dute, 35-45 zentimetroko isatsa eta 750tik 1200 gramora arteko pisua. 150 eta 170 egun arteko haurdunaldia dute eta kume bakarra dute kumaldiko.

Analisi genetiko eta morfologietan oinarrituta, honako espezie eta subespezieak ezagutzen ditugu[1][2][3]:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hershkovitz P. (1984) "Taxonomy of squirrel monkeys genus Saimiri (Cebidae, Platyrrhini): a preliminary report with description of Hitherto Unnamed Form"; American Journal Primatology 7:155–21.
  2. Boinski, S. & S.J. Cropp (1999) "Disparate data sets resolve squirrel monkey (Saimiri) taxonomy: implications for behavioral ecology and biomedical usage. International Journal of Primatology 20:237–256.
  3. Rylands, A.B.; R.A. Mittermeier; B.M. Bezerra; F.P. Paim & H.L. Queiroz (2013) "Species accounts of Cebidae"; Handbook of the mammals of the world 3: 390-413.
  4. Mercês; Michelle P.; Jessica W. Lynch Alfaro; Wallax A.S. Ferreira; Maria L. Harada and José S. Silva Júniora (2014) "Morphology and mitochondrial phylogenetics reveal that the Amazon River separates two eastern squirrel monkey species: Saimiri sciureus and S. collinsi"; Molecular Phylogenetics and Evolution 82 (B): 426–435.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]