Centre d'Esports Sabadell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Centre d'Esports Sabadell Futbol Club
Ezizena(k) Arlequinats
Sorrera 1974
Futbol zelaia Nova Creu Alta
(edukiera: 11.981 lagun)
Presidentea Japonia Keisuke Sakamoto
Entrenatzailea Galizia Juan Carlos Mandiá
Liga 2. maila
2013-14 2. maila, 10.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Centre d'Esports Sabadell futbol talde katalana da, 1903an Sabadell hirian sortutakoa. 2008 urtetik aurrera Espainiako bigarren mailan ari da jokatzen baina 14 denboralditan lehen mailan jokatutako taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Saus eta gazte talde batek 1901ean sortu zuten Centre d'Esports Sabadell baina ez zen 1903 arte legalizatu. 1906an Creu Alta auzoko estadioa inauguratu zuen. Hasiera batean marradun kamiseta txuri urdina zeukan baina 1913an kamiseta arlekinatua hartu zuen. Urte horretakoa du lehenengo txapelketa garaipena, Kataluniako bigarren maila hain zuzen ere. Honi esker Espainiako bigarren mailako txapelketa jokatu eta hau ere irabazi zuen Madrilgo Cardenal Cisneros taldearekin lau partida jokatu eta madrildarrek bosgarrenari uko egin ziotelako.

1934ean Kataluniako txapelketa lortu zuen eta hurrengo urteko Errege Kopan finalera iritsi zen baina Sevillak 3-0 gainditu zuen Madrilen. Kirol mailak gora egiten jarraitu zuen eta 1943an Lehen mailan sartu zen. 1947an bosgarren gelditu zen, hala ere emaitzarik onena 1969ko laugarren postua du. Honi esker 1970an Hirietako Ferien Kopan jokatu zuen baina lehenengo kanporaketan Club Brugge taldeak garaitu zuen. Hau da Europan jokatu duen aldi bakarra.

Lehen mailako azken denboraldiak 1986 eta 1988an izan zituen. Ordutik aurrera bigarren mailan eta batez ere bigarren B mailan aritu da, 2006-07 denboraldian hirugarren mailara jeisterakoan behea jo eta berriz gorantz egin zuen. 2011ean bigarren B mailako III. taldeko txapelduna izan zen eta play-offetan Eibar garaitu ondoren bigarren mailara itzuli zen.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Centre d'Esports Sabadell Aldatu lotura Wikidatan