Cerodenero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cerodenero
Izaro taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2023ko abenduaren 8
GrabazioaGaztain Estudioak
(Zestoa, Gipuzkoa)
Iraupena35'56"

Cerodenero Izaro Andres kantariaren bosgarren disko luzea da, Limones de oro kolaboraziozko bilduma kontutan hartuta[1].

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako musikari hauek hartu dute parte diskoan:[2]

  • Izaro Andres (ahotsa)
  • Iker Lauroba (gitarra)
  • Julen Barandiaran (baxua)
  • David Gorospe (bateria)
  • Garazi Esnaola (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaroren kontzertua Kursaal jauregian, 2024ko urtarrilean, Cerodenero biran.

Limones de oro bira luzearen ondoren atsedenaldia hartu zuen Izarok eta handik sorturiko disko kontzeptuala da Cerodenero. Mendi baten gisako ibilbidea egin du, lehenik gailurreraino igo, han goitik prespektibaz dena ikusi eta azkenik behera jaitsiz.

Gaztain Estudioetan grabatu ziren kantak eta egin ziren nahasketak, Zestoan[2]. Musikalki pop, folk eta musika elektronikoa elkartu ditu eta koreografiadun bideoklipak kaleratu zituen diskoaren aurrerapen gisa[3]. Diskoarekin batera 30 minutuko bideoklip luzea ere atera zuen, "bideoklipazo" deitu ziona. Bertan Cerodenero diskoko abesti guztiak jarraian ikusten dira ongi landuriko koreografia eta eszenografiarekin[4].

Bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko urtarrilaren 2an hasi zuen Bilboko Euskalduna jauregian[5] eta urtarrilaren 3 eta 4ean Donostiako Kursaal jauregian[6].

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaroren aurpegiaren erdia ikusten da ile zurizko beroki batek erdi estalita. Barruko diseinuan zuria eta beltza nagusitzen dira, poloetako ekosistema irudikatu nahian.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zero - 1:02
  2. Iparraldera - 3:57
  3. edzddh - 3:17
  4. Aguacero - 3:05
  5. X eta besteak - 3:12
  6. Campamento base - 2:28
  7. Ixildu mese - 1:23
  8. El mundo no es un buen lugar - 4:08
  9. Limoiondo - 3:08
  10. Udara, udara - 3:17
  11. Las llaves de tu casa - 2:53
  12. Todas las horas que quedan - 4:01

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Izaro mallabitarrak lan berria eta bira iragarri ditu - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2023-12-22). «Entrevista a Izaro por “Cerodenero” (2023)» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. (Gaztelaniaz) Dic 8, Creado por elmundodetulsa |; Recomendados, 2023 | Discos; noticias | 0, Últimas. (2023-12-08). «Izaro - Cerodenero (2023) ¡Escucha su nuevo disco!» El Mundo de Tulsa | El mejor magazine de música indie (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. CERODENERO BIDEOKLIPAZO. (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  5. (Gaztelaniaz) «Palacio Euskalduna Jauregia Bilbao | Palacio de Congresos y de la Música» Euskalduna (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  6. «IZARO- URT 3» Kursaal Donostia - San Sebastián (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]