Chandragupta Maurya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chandragupta Maurya
Chandragupt maurya Birla mandir 6 dec 2009 (31) (cropped).JPG
errege

321 K. a. - 297 K. a.
Dhana Nanda - Bindusara
Bizitza
Jaiotza PataliputraK. a. 340
Heriotza ShravanabelagolaK. a. 297
Familia
Ezkontidea(k) Durdhara  319 K. a.)
Helena
Seme-alabak
Leinua Maurya dynasty
Hezkuntza
Heziketa Taksila
Irakaslea(k) Chanakya
Bhadrabahu
Lanbidea
Lanbidea erregea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Jainismoa

Chandragupta Maurya (sanskritoz चन्द्रगुप्त मौर्य, Candragupta Maurya; Pataliputra, K. a. 340 - Shravanabelagola, Karnataka, K. a. 297) Maurya Inperioaren sortzailea izan zen. Indiako azpikontinentearen iparraldeko lurrak batu zituen. Antzinako testu grekoetan Sandrokiptos (Σανδρόκυπτος) izenaz agertzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege bihurtzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako historiako enperadore handienetakoa izan arren ezer gutxi ezagutzen da Chandraguptaren arbasoen inguruan, baina badirudi Maghada erreinuko Nanda erregeen sasiko baten ondorengoa zela.

IV. mendeko Mudra-rakshasa idatziak kontatzen du nola lortu zuen Chandragupta Mauryak errege bihurtzea. K. a. 321 urtean Dhana Nanda erregeak, Chanakya ministroa sumindu zuen eta honek Chandraguptarekin bat egin zuen eta Himalaiako Parvata erregearekin batera Maghadaren agintaritza hartzea lortu zuten. Parvata eta Chandraguptaren artean banatu zituzten Nanda erregeen lurrak. Parvata hil zenean bere seme Malaia Ketuk Pataliputra hiriburua erasotu zuten baina porrot handia jasan zuten eta Chandragupta lur denen jabe egiterakoan Maurya inperioari hasiera eman zion.

Maurya Inperioaren zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chandraguptaren inperioa K. a. 300 urtean

Alexandro Handia K. a. 323 urtean hil zen eta Chandragupta Mauryak mendebalderantz jo zuen honek utzitako lurrak konkistatu nahian, eta berehala mazedoniar satrapak garaitu zituen. Satrapak persiar inperioko probintzien gobernadoreak ziren.

Alexandroren satrapa zen Seleuko I.a Nikatorrek ere gauza bera egin zuen ekialderantz zituen lurrak konkistatuz eta K. a. 305ean biek topo egin zuten. Chandraguptak irabazi omen zuen bien arteko lehia, baina bien artean ituna egin eta bakea iritsi zen. Chandragupta Seleukoren alabarekin ezkondu zen, eta Indus ibaitik mendebaldera zeuden lur zabalak eskuratu zituen. Honen trukean 500 gerra-elefante eta gerlariak eman zizkion Seleukori Ipsoko guduan erabiltzeko.

Mendebaldean bakea lortuta hegoaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion, eta ia India guztia eskuratu zuen, hegoaldeko tamilen lurrak eta Kalinga eskualdea ezik.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan tronua utzi eta aszeta bihurtu zen Bhadrabahu santu jainistaren gidaritzapean. Hegoaldera joan zen eta Karnataka estatuko Shravanabelagolan hil zen leize batean.

Ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronua utzi zuen bere seme Bindusararen mesedetan. Bindusararen semea zen Ashoka Indiako enperadore handienetakoa bihurtuko zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chandragupta Maurya Aldatu lotura Wikidatan