Charco Verde

Koordenatuak: 28°58′36″N 13°49′40″W / 28.9767°N 13.8278°W / 28.9767; -13.8278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Charco de los Clicos» orritik birbideratua)
Charco Verde
Motaitsasertzeko urmael
Geografia
Map
Koordenatuak28°58′36″N 13°49′40″W / 28.9767°N 13.8278°W / 28.9767; -13.8278
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
UdalerriaYaiza
Leku geografikoaLanzarote

Charco Verde (euskaraz: «putzu berde») edo Charco de los Clicos (euskaraz: «txirlen putzua») Lanzaroteko Sumendien Parke Naturalean dagoen aintzira bat da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Charco de Los Clícosek, bere urak dituen sufreaz gain, bere barnean bizi den ruppia maritima espezieko alga motagatik bere tonu berdexka hartu du.[1]

Aintzira, Timanfayako Parke Nazionala inguratzen duen Sumendien Parke Naturalaren barnean eta bere unitate geomorfologikoan dago. Ertzean krater bolkaniko bati dagokion lursailaren goragune bat dago. Krater horren azken erupzioa XVIII. mendekoa da, eta mendebaldeko ertzean harea-beltzezko hondartza bat dago, olibinoa duena.

Aintzira, gutxi gorabehera, Ozeano Atlantikotik 100 metrora dago, eta honekin lur azpiko iragazketen bidez konektatuta. Iparraldean begiratoki bat dago, 50 metro inguruko aparkaleku batetik sar daitekeena.[2]

Aintzira dagoen hondartza legarrezkoa da eta 320 metroko luzera eta 30 metroko batez besteko zabalera ditu. Itsas pasealekurik ez duenez eta isolatuta dagoenez, okupazio-maila baxua du; gainera, dagoen eremuan itsas-korronte handiak daude. Bertara ailegatzeko oinez irten behar da El Golfotik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan zenbait film grabatu dituzte:[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Márquez, Carmen. «El Golfo en Lanzarote, la laguna de los Clicos» Sobre Canarias.
  2. (Gaztelaniaz) Rivero, D.. (2012-12-16). «El Cabildo cobrará por visitar el Charco de Los Clicos y Los Hervideros de Yaiza» La Provincia.
  3. (Gaztelaniaz) «El Charco de los Clicos: una playa de cine en Lanzarote» Semana 2012/12/13.
  4. (Gaztelaniaz) Martínez Puche, Antonio. (2012). Territorios de cine: desarrollo local, tipologías turísticas y promoción. Universidad de Alicante, 299 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]