Charles Horton Cooley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Charles Horton Cooley
CharlesCooley.jpg
Bizitza
Jaiotza Ann Arbor1864ko abuztuaren  17a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Ann Arbor1929ko maiatzaren  8a (64 urte)
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak soziologoa eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k) Michigango Unibertsitatea

Charles Horton Cooley (Ann Arbor, Michigan, 1864ko abuztuaren 17a - Ann Arbor, Michigan,1929ko maiatzaren 7a) pragmatismo eta elkarrekintza sinboliko izeneko korronteei lotutako soziologo estatubatuarra izan zen.

Berarentzat, gizabanakoa eta gizartea errealitate sozial bakar baten bi aurpegiak dira: gizabanakoa ez da existitzen gizarterik gabe, eta era berean, gizartea bera ez da existitzen gizabanakorik gabe.

Haren arabera, Nia (nortasuna, «Self») besteekiko izaten diren gizarte-harremanen bitartez eratzen da. Norbait izatearen sentimendua gizarte-harreman bitartez tenkatzen da. Besteak dira gu egiten gaituztena, gu garena egiten dutenak. Ispilu-nortasun irudia («looking glass self») besteen begiradapean eraikitzen da. Cooley-k honi «adskripziozko identitatea» deitu zion[1]. Kontzeptu hau George Herbert Mead-ek ere bereganatuko zuen eta elkarren artean garatu zuten[2].

Cooley-ren iritziz, bere «Human Nature and the Social Order»(1902) lanean jasoa, «looking glass self» delakoak hiru paso lituzke:

• Beste pertsonaren aurrean nola agertu imajinatzea.

• Beste pertsonaren epaiketa edo balorapena imajinatzea.

• Harrotasun, zoriontasun, erruduntasun edo lotsa sentimendu motaren bat sentitzea[3].

William James-en iritzia jarraituz, Norbere ispilu-irudiaren edo «looking glass self» kontzeptua "norbera eta kanpo gizarte-munduaren arteko banaketa Kartesiarra"rekin hausturarekin lotzen da. Cooley-k gizabanakoa eta gizartearen artean eraikitako banaketa Kartesiarra hautsi nahi izan zuen[4].

Cooley-ren "ispilu-nortasun irudia" kontzeptuaren irudikapena da. Gizabanako bat agertzen da erdian eta irudi bana islatzen duten lau ispiluren aurrean dago. Ispiluek pertsona berarekiko besteek duten irudi desberdinak adierazten dituzte

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. HORTON, P.B. eta HUNT, C..: Soziologia. EHU. Bilbo. 1994.
  2. Ritzer, George: Teoría sociológica clásica. McGraw-Hill. Madril. 1993. 55.orr.
  3. Mann, Doug: Understanding society : a survey of modern social theory, Oxford University Press. 2007.183. orr. ISBN 978-0-19-542184-2
  4. http://www.bolenderinitiatives.com/sociology/charles-horton-cooley-1864-1929/