Chelonoidis donfaustoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chelonoidis donfaustoi
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
FamiliaTestudinidae
GeneroaChelonoidis
Espeziea Chelonoidis donfaustoi
(Poulakakis et al., 2015)[1]

Chelonoidis donfaustoi Chelonoidis generoko dortoka erraldoia da. Narrastien barruko Testudinidae familian sailkatuta dago.

2015era arte espezimenak beste espezie baten barnean, Chelonoidis porteri espeziean hain zuzen ere, sailkatzen zituzten[2] baina, ikerketa morfologiko eta genetikoak egin ostean, espezie berri izendatu zuten.[1]

Galapagoak uhartedian dagoen Santa Cruz uhartearen ekialdean, Cerro Fatal inguruan, bizi diren dortokek osatzen dute espeziea, eta ikerketetan adituek ehundaka zenbatu zituzten. Santa Cruzen mendebaldean bizi direnak, berriz, milaka dira eta Chelonoidis porteri espeziearenak dira. Espeziearen izen zientifikoa Fausto Llerenaren omenez jarri dute, Galapagoetako Parke Nazionaleko ugalketa eta hazkuntza zentroko burua izan zena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]