China Railway High-speed
China Railway High-speed edo CRH (txinera sinplifikatuz: 中国铁路高速; txinera tradizionalez: 中國鐵路高速; pinyineraz: Zhongguo Tielu Gaosu), Txinako Herri Errepublikako abiadura handiko tren sistema izendatzeko erabilitako izena da.
Burdinbidearen zabalera 1.435mm-koa da.
Eduki-taula
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abiadura handiko trenak Bombardier, Kawasaki Heavy Industries, Siemens eta Alstomen trenen azpiegitura dute eta atzerriko enpresa hauek Txinako enpresekin sortutako elkarteen bidez eraiki zituzten trenak.
2000ko hamarkadan zehar abiadura handiko hainbat linea zabaldu dira batez beste 250 eta 300 kilometro orduko abiadurekin. 2009ko abenduaren 26an Guangzhou eta Wuhan hirien arteko linea zabaltzean momentu hartara arte munduan eraikitako linearik azkarrena jarri zen martxan, batez beste 350 kilometro orduko abiaduran bi hiriak elkartuz.
Nahiz eta tren moten artean aldaketak dauden, normalean tren batek zortzi bagoi eramaten ditu, bakoitzean 550 eta 650 pertsonentzako tokia dagoelarik.
Tren motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: China Railway High-speed ![]() |
![]() |
Abiadura handiko trenak | ![]() |
---|---|---|
Euskal Herrian: Euskal Y-a • Nafarroako korridorea • TGV • AGV Munduan: Acela Express • Alfa Pendular • Allegro • AVE • Arlanda Express • CRH • Eurostar • Express Intercity Premium • Flytoget • Frecciarossa • InterCityExpress • InterCity 125 • Intercity Direct • JR-Maglev • KTX • Lyria • Pendolino • Sapsan • Shanghai Maglev • Shinkansen • THSR • Thalys • Transrapid • X 2000 • YHT |