Ernst Werner von Siemens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ernst Werner von Siemens
Ernst Werner von Siemens.jpg
Prusiako ordezkarien ganberako kidea

Bizitza
Jaiotza Lenthe1816ko abenduaren 13a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
Heriotza Berlin1892ko abenduaren 6a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Christian Ferdinand Siemens
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Katharineum
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea, ingeniaria eta asmatzailea
Jasotako sariak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa German Progress Party
Werner-von-Siemens signature.png

Ernst Werner von Siemens (Lenthe, 1816ko abenduaren 13aBerlin, 1892ko abenduaren 6a) asmatzaile eta enpresaburu alemaniarra zen. Siemens izena konduktantzia elektrikoaren unitatetzat hartu da Nazioarteko Unitate Sisteman: siemensa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenthe-n jaio zen, Hannover-etik hurbil, 1816ko abenduaren 13an. Lau anaiatik zaharrena izan zen, guztiok ingeniariak eta industria-gizonak. Bere familiak ez zuen aukerarik ikasketa on batzuk ordaintzeko eta artilleria-akademian sartu zen. 1847an telegrafo mota berri bat eraiki zuen, Siemens AG enpresaren sorkuntzan lehen urratsak emanez, Johann Georg Halske-rekin batera. Garai horietan Telegraphen-Bauanstalt von Siemens & Halske deitzen zen enpresa.

1888an noblezian sartu zen, eta "Siemens" abizena "von Siemens" izatera pasatu zen. 1892ko abenduaren 6an hil zen Berlinen.

Asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841an galbanizazio prozesu bat garatu zuen, 1846an orratz eta presiozko telegrafoa eta kable elektrikoak isolatzeko sistema bat gutapertxa erabiliz, itsas-azpiko kableen eraikuntza baimendu zuena.

Dinamoaren egilea da eta linea telegrafikoen aitzindaria ere izan zen. Irlanda-AEB linearen arduradun bezala aritu zen Faraday itsasontzitik, 1874an lanak hasi zirenetik, eta ondoren, Britainia Handia-India lineaz ere arduratu zen (1870).

Lehen lokomotorra elektrikoa aurkeztu zuen bere enpresak 1879, besteak-beste Londresko metroa lur azpian eraikitzea bideragarri egin zuena.

Garrantzia elektrizitatearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere asmakuntza elektrikoen barnean dinamoa eta gutapertxaren erabilera (latexetik ateratako substantzia plastikoa) nabarmen genezake. 1887an Fisika eta Teknikako Institutu Inperialaren sorkuntzan parte hartu zuen, Karl-Heinrich Schellbach eta Hermann von Helmholtz-ekin batera Berlin-Charlottenburg auzoan. Urte bat geroago noblezia titulua jaso zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Werner von Siemens Aldatu lotura Wikidatan