Chloe Kelly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chloe Kelly

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChloe Maggie Kelly
JaiotzaEaling (en) Itzuli1998ko urtarrilaren 15a (26 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaElthorne Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Arsenal Football Club2015 / 2017
Everton F.C.2016ko ekaina / 2016ko iraila
Everton F.C.2017 / 2017
Everton F.C.2018ko urtarrila /
England women's national football team2018ko azaroaren 8a / 1
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera168 zentimetro

Twitter: Chloe_Kelly98 Instagram: chloekelly UEFA: 250067552 Edit the value on Wikidata

Chloe Maggie Kelly (Londres, 1998ko urtarrilaren 15a - ) futbolari ingelesa da. Manchester City taldean eta Ingalaterrako selekzioan aurrelari postuan jokatzen du. 2022ko Europako Txapelketan Ingalaterrako selekzioari titulua eman zion gola sartu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londres mendebaldeko Hanwell barrutian hazi zen bost anai-arrebetatik gazteena zela[1]. Queens Park Rangers taldeko harrobian hasi bazen ere Arsenalek bere harrobirako fitxatu zuen. Egunero bi ordu egiten zituen trenez Arsenalen Hobekuntza Zentrora entrenatzera joateko.

Arsenal eta Everton[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 urte zituela egin zuen debuta Arsenalen, 2015eko uztailaren 23an eta lehen partidako 22. minutuan gola satu zuen Watforden aurka[2]. 2016ko otsailean sinatu zuen aurreneko kontratu profesionala[3] baina urte berean Everton FC taldera joan zen utzita, bigarren mailan zegoen taldea. 2017an kontratu berria sinatu zuen Arsenalekin baina berriz ere Evertonen jokatu zuen[4]. 2018an Evertonek fitxatu zuen eta 2020 arte egon zen bertan, dagoeneko lehen mailan. 2019an orkatilan zirujiazko ebakuntza bat egin zioten[5]. Hari buelta eman eta 12 partidatan 9 gol sartu zituen, Everton seigarren posturaino igoz. Birala egin zen Liverpooleko derbian distantzia luzetik sartu zion gola[6]. Partida hura Evertonek 2-0 irabazi zuen, gol biak Chloe Kellyk sartu zituen. 2020an lehenengo hattricka egin zuen Readingen aurkako partidan, 2013tik Evertoneko jokalari baten egindako bakarra[7].

2020an Manchester Cityk fitxatu zuen. Iritsi bezain laister Ingalaterrako Kopa irabazi zuen. 2021eko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen[8]. Hurrengo denboraldian Ingalaterrako Liga irabazi zuen.

Ingalaterrako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an 17 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatu zuen eta 2018an 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa.

2018ko azaroan egin zuen debuta nagusien selekzioarekin[9]. 2022ko ekainean Europako Txapelketa jokatzeko deialdian sartu zuen entrenatzaileak. Finala uztailaren 31n izan zen Alemaniaren aurka. Chloe Kelly bigarren zatian atela zen zelaira eta 110. minutuan Ingalaterrari titulua eman zion gola sartu zuen[10].

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak Tituluak
Arsenal FC 2015-2017
Everton FC (utzita) 2016-2017
Everton FC 2017-2020
Manchester City FC 2020- Liga (1): 2019-20
Kopa (1): 2021-22

Selekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak Tituluak
Ingalaterrako selekzioa 2018- Europako Txapelketa (1): 2022.
Emakumezkoen Finalissima (1): 2023.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «‘Leaving Arsenal was the best career decision I’ve made’ – ex-Gunner Kelly targeting shock win over WSL champions | Goal.com US» www.goal.com 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  2. (Ingelesez) «Conti Cup: Arsenal 3-0 Watford - Report» Conti Cup: Arsenal 3-0 Watford - Report 2015-07-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  3. (Ingelesez) «Chloe Kelly signs first senior contract» Chloe Kelly signs first senior contract 2023-08-12 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  4. (Ingelesez) «Everton Ladies re-sign Arsenal's Kelly» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  5. «England - C. Kelly - Profile with news, career statistics and history - Women Soccerway» uk.women.soccerway.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  6. (Ingelesez) Wrack, Suzanne. (2019-11-16). «Everton’s Chloe Kelly relishes Anfield trip after recovering from injury blues» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  7. (Ingelesez) «Three stars who shone in the FA Women's Super League this weekend» Yahoo Sports 2020-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  8. (Ingelesez) Frith, Wilf. (2021-05-05). Chloe Kelly suffers ACL injury - SheKicks. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Kelly: England Debut A Proud Moment | Everton Football Club» web.archive.org 2018-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  10. (Ingelesez) Hudson, Molly. (2023-08-10). Women’s Euro 2022 final: England beat Germany in extra time. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]