Christian Bach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Bach

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdela Christian Bach Bottino
JaiotzaBuenos Aires1959ko maiatzaren 9a
Herrialdea Mexiko
 Argentina
HeriotzaMexiko Hiria2019ko otsailaren 26a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Humberto Zurita (en) Itzuli  (1986 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0045298 Allocine: 720543 Allmovie: p131046
Find a Grave: 197211371 Edit the value on Wikidata

Adela Christian Bach Bottino (Buenos Aires, 1959ko maiatzaren 9a - Los Angeles, 2019ko otsailaren 26a), Christian Bach izen artistikoaz ere ezaguna, argentinomexikar aktore eta ekoizlea izan zen. [1]

Biografia eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama, Adela Adamowa Bottino argentinarra zena, Colon antzokiko lehen dantzaria izan zen. Honek, Parisko Operan eta Milango Scalan dantzatu zuen eta koreografo ezaguna bilakatu zen Argentinako telebistan. [2] Nerabezarotik, erabaki zuen Adela Christian Bachek dantzak ikastea. Bigarren Hezkuntza amaitzean, ordea, zuzenbideko ikasketak jarraitzea erabaki zuen. [3]

1976an, Buenos Aireseko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak egiten ari zela, El amor tiene cara de mujer (1976-1977) telenobelaren bigarren bertsioan lehen papera lortu zuen, Virginia Lago, Cristina Tejedor, Beatriz Día Quiroga eta Dora Princerekin batera. Telenobela honen, lehen bertsioak sekulako arrakasta izan zuen, zortzi denboraldi iraun baitzituen (1964-1972).

Hurrengo urtean (1977) paper garrantzitsua lortu zuen Brigada en acción filmean, Palito Ortega, Carlitos Balá eta Alberto Martínekin batera.

Mexiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an – abokatu gisa graduatu ondoren – Mexikora joan zen aktore karrera bat egitera. Ernesto Alonso zinema eta telebista zuzendari eta ekoizleari esker egin zen ezaguna. Eszenaratze eta film txikietan hasi zen lanean, eta urte berean Los ricos también lloran (1979) telenobelan paper txiki bat lortu zuen.

1980an Soledad telenobelan lan egin zuen, Libertad Lamarque-rekin, eta bertan ezagutu zuen aurrerantzean bere senarra izango zenari, hain zuzen, Humberto Zuritari.

Hiru urte geroago, Bodas de odio (1983-1984) filmean lehen paper nagusia lortu zuen. [4]

1986an Humberto Zuritarekin De pura sangre telenobela antzeztu zuen eta urte horretan bertan ere, berarekin ezkondu zen. [3]

Horrez gain eta bere senarrarekin batera, produktore exekutibo gisa egin nuen lan telebistan, Bajo un mismo rostro telenobelarekin, eta 1996an bere azken telenobela ekoitzi zuten Televisa mexikar katearentzat. Hain zuzen, Cañaveral de pasiones arrakastatsua izan zen ekoitzi zuena.

1995era etorrita, Zurita-Bach bikoteak beren ekoizpen-enpresa (Zuba Producciones) sortzea eta Televisa enpresa uztea erabaki zuten, TV Aztecara mugitzeko.

Bi urte geroago bi telenobela ekoitzi zituzten, La chacala (1997) eta Azul tequila (1998).

Bederatzi urtez bere berririk izan ez ondoren [5], azkenean TV Aztecara itzuli zen eta bertan Vidas robadas telenobela grabatu zuen. Hori Carla Hernández eta Andrés Palaciosekin batera egin zuen.

2013ra salto eginez, Telemundorekin bat egin eta Antonia Guerraren papera lortu zuen La patrona telenobelan, Aracely Arambula eta Jorge Luis Pilarekin batera.

2014ean, ordea, Christian eta bere seme Sebastian Zuritak La impostora telenobelan parte hartu zuten. Honetan, Lisette Morelos izan zen protagonista.

Bizitza pertsonala eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an Carlos Calvo aktore argentinarraren bikotekidea izan zen, baina hau 2020an hil zen.

1986tik Humberto Zurita aktorearekin ezkonduta zegoen, eta bi seme-alaba izan zituen: Sebastian bata eta Emiliano bestea.

Bachek minbizia izan zuen [6]. Horren ondorioz, 2019ko otsailaren 26an hil egin zen, arnas-geldialdi baten ondorioz [7]. Senideek ez zuten horren berri eman urte bereko martxoaren 1era arte. [8][9]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telenobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizle gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapenak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TVyNovelas sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

URTEA KATEGORIA TELENOBELA EMAITZA
1989 Emakumezko aktore protagonista onena Encadenados Irabazlea
1986 Emakumezko aktore protagonista onena De pura sangre Izendatua
1984 Emakumezko aktore onena Bodas de odio Irabazlea
1983 Emakumezko aktore onena El amor nunca muere Izendatua

Ekoizpen bezela

URTEA KATEGORIA TELENOBELA EMAITZA
1996 Ekoizpen onena Bajo un mismo rostro Irabazlea
1997 Telenobela onena Cañaveral de pasiones Irabazlea

ACE New York sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

URTEA KATEGORIA TELENOBELA EMAITZA
1998 Nazioarteko emakumeen figura Bajo un mismo rostro Irabazlea
1999 Ekoizle nabarmenenak Azul tequila Irabazlea

Tu Mundo sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

URTEA KATEGORIA TELENOBELA EMAITZA
2013 Txarrik onenaren saria La patrona Irabazlea [13]
Lehen aktorea Irabazlea
2014 Txarrik onenaren saria La impostora Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 20minutos. «Listas de 20minutos - listas creadas por los usuarios de nuestro periódico» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. (Ingelesez) «ESMERALDA AGOGLIA; ADELA ADAMOWA. AUTOGRAPHE AUTOGRAFO SIGNEE SIGNATURE AUTHENTIQUE ORIGINAL.-BLEUP | For sale on Delcampe» Delcampe (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. a b «Christian Bach Humberto Zurita» magaly1960.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) TIM, Televisa. «Christian Bach, su legado en cine y televisión» Las Estrellas TV (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) TIM, Televisa. «¿De qué murió Christian Bach? ¿Qué enfermedad tenía?» Las Estrellas TV (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  7. (Gaztelaniaz) Quién, Redacción. (2019-03-01). «Muere la actriz Christian Bach a los 59 años» Quién (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  8. (Gaztelaniaz) TIM, Televisa. «Famosos lamentan la muerte de la actriz Christian Bach» Las Estrellas TV (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  9. (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-03-02). «Sorprende muerte de Christian Bach» Excélsior (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  10. (Gaztelaniaz) En breve.... (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  11. (Gaztelaniaz) En breve.... (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Christian Bach estrena película ‘Deseo’» La Opinión 2013-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  13. (Ingelesez) «'La Patrona' la gran ganadora de Premios Tu Mundo (FOTOS)» HuffPost 2013-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]