Edukira joan

Christian Jürgensen Thomsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Jürgensen Thomsen

museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaKopenhage, 1788ko abenduaren 29a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage, 1865eko maiatzaren 21a (76 urte)
Hobiratze lekuaAssistens Kirkegård
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arkeologoa, historiaurrelaria eta numismatikaria
Enplegatzailea(k)Danimarkako Museo Nazionala
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Royal Danish Society for Fatherland History (en) Itzuli

Christian Jürgensen Thomsen (Kopenhage, 1788ko abenduaren 29aib., 1865eko maiatzaren 21a) historialari daniarra izan zen.

Bere gaztaroan Paris bisitatu ostean, numismatikarekiko jakin-mina piztu zitzaion Danimarkara itzultzean. Horrek denboran zehar jazotako aldaketa estilistikoen inguruko interesa piztu zion.[1]

Trebakuntza akademikorik ez zeukan arren, 1816an gerora Danimarkako Museo Nazional bilakatuko zen Antzinatekoen Zainketa eta Bildumaketarako Erret Komisio-ko zuzendari izendatu zuten Kopenhagen (soldatarik gabeko ohorezko postua). Erakundeko horretarako antzinatekoak sailkatzen ziharduela proposatu zuen gerora ospea emango zion Hiru Aroen sistema.

Horretaz gain, Thomesenek brakteato-ak ere ikertu zituen. Brakteatoak migrazio handien garaiko (barbaroen inbasioen garaia) Europa Iparraldeko txanpon itxurako dominak ziren, askotan urrezkoak. Brakteato hitza latinez bractea hitzetik dator, metalezko pieza mehea esan nahi duena. Burdin Aro Germanikoan Ipar Europan apaingarri gisa eramaten zen , batez ere barbaroen inbasioen garaian (Suediako Vendel-en aroa barne). Terminoa Erdi Aroko lehen erdian Europa erdialdean egindako zilarrezko txanpon batzuk izendatzeko ere erabili zen. Thomesenek domina haien inguruko lehen tratatu sistematikoak idatzi zituen (Antzinaro amaiera eta Erdi Aroa hasierako piezak sartu zituen idazlanean).

Thomsenek tresnen aldaketa estilistikoak, dekorazioa eta testuingurua oinarri hartuta ikertu zituen Kopenhageko bildumako piezak; piezak aurkikuntza isolatuen testuinguruan ikertzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta bere ikerketen emaitzatzat, objektuak hiru arotan sailkatu zituen (harria - brontzea - burdina), "Hiru adinen edo aroen sistema".

Haren emaitzak Ledetraad til Nordisk Oldkyndighed (Eskandinaviako Antzinaroaren gida) aldizkarian argitaratu ziren 1836an, eta hainbat hizkuntzatara egindako itzulpenen bidez zabaldu ziren Europan zehar (1848ko itzulpen ingelesa, kasu). 1837an, tumulu batean egindako indusketek bere metodoa egiaztatu eta frogatzeko balio izan zioten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. A History of Archaeological Thought. (2. argitaraldia) Cambridge: Cambridge University Press, 122 or..
  2. Trigger, B. (2006) 127. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]